Edukira joan

Greta Fernández

Wikipedia, Entziklopedia askea
Greta Fernández

(2021)
Bizitza
JaiotzaBartzelona1995eko otsailaren 4a (29 urte)
Herrialdea Katalunia
Familia
AitaEduard Fernández
AmaEsmeralda Berbel
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea eta telebista-aktorea

IMDB: nm3036925 Allocine: 252404 Allmovie: p634792
Twitter: gretafernnandez Instagram: gretafernandez Edit the value on Wikidata

Greta Fernández Berbel (Bartzelona, Katalunia, 1995eko otsailaren 4a) bartzelonar aktorea da. Ezaguna egin zen Elisa eta Marcela filmean eta La hija de un ladrón filmean protagonista lanetan. Horrez gain, beste film luze batzuetan ere parte hartu du, hala nola Asanblea eta La próxima piel.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fernández Bartzelonan jaio zen 1995ean. Gurasoak Esmeralda Berbel idazlea eta Eduard Fernández aktorea dira. Aitona pintorea zuen.[1] [2][3]

Aktore ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000ko hamarrarkadan hasi zen aktore lanetan. Haurtzaroan Ficción eta Mar Collek zuzendutako Tres dies amb la familia lanean agertu zen. 2010eko hamarkadan, Espainiako zineman eta telebistan aintzatespena lortu zuen, eta hainbat telesailen zerrenda osatu zuen, hala nola Olor de colonia, La Riera, Cuéntame cómo pasó eta Sé quién eres. Horrez gain, zenbait film laburren protagonista ere izan zen.[4]

La próxima piel, Amar, La enfermedad del domingo eta No sé decir adiós bezalako filmetan jardun ostean, nazioarteko aintzatespena lortu zuen 2019ko Isabel Coixetek zuzendutako Elisa y Marcela izenburuko filmean Marcela pertsonaia interpretatu zuenean. Filma Netflix plataforman estreinatu zen. Film horretan benetako historia kontatzen da. Bikote homosexual horrek 1901ean ezkondu zen, Elisak (Natalia de Molina aktorea) gizon-plantak eginda.[5] Urte horretan bertan, Asamblea, Pessoas (Arturo Dueñas zuzendari) eta La hija de un ladrón film luzeetan parte hartu zuen, eta Goya 2020 Sarietan izendapen bat jaso zuen, azken film horretan parte hartzeagatik, besteak beste.[6][4][7]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
2006 Ficción Andrea
2009 Tres dies amb la família Bet
2011 Tachenko: Mediterráneo Film laburra
2013 Mancharnos Film laburra
El fin del mundo será en Brasil Ana Film laburra
2014 Álex Álex Film laburra
Tahití Julia Film laburra
Con la boca cerrada Emma Film laburra
2015 Intenciones Film laburra
Truman Film laburra
Embers Miranda
2016 La próxima piel Clara
2017 Amar Lola
No sé decir adiós Gloria
Proyecto tiempo Polizia emakumea "La llave"

Segmentoa

La inútil Lili Film laburra
2018 La enfermedad del domingo Greta
2019 Crime Film laburra
Elisa y Marcela Marcela
Asamblea
La hija de un ladrón Sara
Pessoas Greta
2023 El frío que quema Sara
Teresa Teresa (gaztea)
2024 Cuckoo Trixie

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
2012 Olor de colonia Celia
2011 La Riera Bet
2017 Sé quién eres Vero
2018 Matar al padre Valeria
2019 Cuéntame Lola/Laia
Foodie Love Greta
2021 30 monedas Cristina Miralles
2022 Santo Susi

Bideoklipak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua
2016 C. Tangana - Persiguiéndonos
2019 Leïti Sene - Mmm tkm
2021 C. Tangana, Omar Apollo - Te Olvidaste

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Ekitaldia Pelikula Kategoria Emaitza
2015 Other Worlds Austin Film Festival Embers Emakumezko aktorerik onena Irabazlea
2017 Gaudí sariak La próxima piel Aktorerik onena Izendatua
2019 Tesalonikako Zinemaldia La hija de un ladrón Emakumezko aktorerik onena Irabazlea
Donostiako Zinemaldia Emakumezko aktorerik onena Irabazlea
2020 Sant Jordi sariak Emakumezko aktore onena Espainiako filmean Izendatua
José María Forqué sariak Emakumezko aktorerik onena Izendatua
Goya sariak Emakumezko aktore protagonistarik onena Izendatua
Gaudí sariak Emakumezko protagonista onena Izendatua
Zinema Egunak Sariak "Izar bat jaio da" saria Irabazlea
Feroz sariak Emakumezko aktore protagonistarik onena Izendatua
Idazle Zinematografikoen Zirkuluaren Dominak Emakumezko aktore ezagun onena Irabazlea
Emakumezko aktorerik onena Izendatua
Zilarrezko Fotograma Sariak Zinemako aktorerik onena Izendatua
Espainiako Aktoreen Batasuna Elisa y Marcela Emakumezko aktorerik onena Izendatua

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]