Donostiako Jazzaldia

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Donostiako Jazzaldia
Heineken Jazzaldia
Jazzaldia Donostia Pais Vasco Spain.JPG
2008ko Donostiako Jazaaldiaren 43. ekitaldia, Kursaal jauregia.
Sorrera 1966ko martxoaren 10a
Lekua  Donostia (Gipuzkoa)
 Euskal Herria
Data urtero, uztailaren 4. astea
Iraupena 5 egun
Zuzendaria Miguel Martín
Egoitzak Victoria Eugenia antzokia
Kursaal jauregia
Trinitate plaza
Zurriolako hondartza
Anoetako belodromoa
Webguneak


Donostiako Jazzaldia —izen ofiziala: Heineken JazzaldiaEuskal Herriko eta Europa osoko jazz jaialdirik garrantzitsuenetarikoa da, eta espainiar estatuan zaharrena, Donostian antolatua 1966tik.

Uztaileko hirugarren astean egiten da, eta kokalekuei dagokienez Trinitate plaza zaharrenetarikoa eta kuttunenetarikoa da. Gainera, Kursaal jauregian, Anoetako belodromoan eta Zurriolako hondartzan jazzaldirako agertokiak izan dira. Heineken Jazzaldiak gutxi gorabehera ehun kontzertu antolatzen ditu hirian zehar; batzuk dohainik dira, eta beste batzuk ordaindu beharrekoak. 2013ko edizioan, 155.500 pertsona izan ziren jazzaldiko kontzertuetan.[1][2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako Jazzaldia (Heineken Jazzaldia) Espainiako zaharrena da eta Europako zaharrenetariko bat. Jaialdia etenik gabe ospatu da 1966tik aurrera. Jazzaldiaren historia eta jazz garaikidearen historia parekoak dira. Musikari eta abeslari ezagunak parte hartu dute jaialdian; esaterako, Charles Mingus,[3] Ella Fitzgerald, Oscar Peterson, Dizzy Gillespie, Miles Davis, Dexter Gordon, Art Blakey, Ray Charles, Sarah Vaughan, Stan Getz, Don Cherry, Ornette Coleman, Gerry Mulligan, Weather Report, Hank Jones, Sonny Rollins, McCoy Tyner, Wynton Marsalis, B.B. King, Diana Krall, Van Morrison, Liza Minnelli, Pat Metheny, Herbie Hancock, Chick Corea eta Keith Jarrett izan dira jaialdian.

Lehenengo Jazzaldia 1966ko martxoaren 10ean eta 11n izan zen.[4] Hurrengo urtean, uztailean egin zen eta ordutik uztailean egiten da urtero. Talde amateurrentzako nazioarteko lehiaketa batekin hasi zen,[5] eta emanaldi profesional bakarra izan zen, Mickey Baker gitarristak eskainia.

Antolatzaileek Trinitate Plaza aukeratu zuten Jaialdiaren kokaleku gisa. Trinitate Plaza 1963an eraiki zen, Peña Gantxegi arkitektoaren proiektuari jarraituz, hiriko harresien eraispenaren mendeurrena ospatzeko. Plaza Alde Zaharraren bihotzean kokatua dago, eta Errenazimenduko San Telmo Museoa eta XVIII. mendeko Santa María Basilika eraikinen, Urgull mendiaren eta Alde Zaharreko etxe bitxien artean egoteak atmosfera berezia ematen dio.

Trinitate Plaza Jazzaldiaren ikurra izan da urteetan zehar. Musikariek tokiaren xarma goraipatzen dute eta ikusleak agertokitik oso gertu daude. 70eko hamarkadan, parte hartzen hasi ziren musikariak esanguratsuagoak zirenez, areto handiagoak bilatu behar ziren kontzertuetarako. Horregatik, Jazzaldia kontzertuak Belodromoan eta Kiroldegian antolatzen hasi zen, baina 90eko hamarkadan Trinitate Plazara itzuli zen berriro.

Lehenengo edizioetan, jazzaren ildo nagusia, jazz tradizionala eta bluesa izan ziren nagusi programazioan eta, besteak beste, Milt Buckner, Jo Jones, Cab Calloway, John Lee Hooker edo Muddy Waters bezalako musikariak izan ziren.

Handik gutxira, Jazzaldiak leku egin zien beste jazz estiloei, gehienbat Charles Mingusek eskainitako emanaldiak eta gero (1974 eta 1977). 80ko eta 90eko hamarkadetan galdu ezinezko puntako kultur ekimen bilakatu zen. Zenbait kontzertutan, 1981ean Chick Coreak Belodromoan eskainitakoan adibidez, 15.000 pertsona elkartu ziren. Hala ere, denboraren poderioz, ikusleak gutxitu ziren, beste zenbait musika jaialdi eta ekitaldi sortu baitziren Espainian.

1992an, Jaialdiaren antolatzaileek Belodromoa utzi eta Trinitate Plazara bueltatzea erabaki zuten, eta handik gutxira beste zenbait agertoki aukeratu zituzten –hamabi gaur egun– Jazzaldia hiri osoan zehar zabaltzeko.

Jazzaldiak antolatzen dituen kontzertuetan gora egin du ikusle kopuruak eta, honekin batera, ikusle gazteak ugaritu egin dira, gehienbat Zurriolako hondartzan eta Kursaaleko terrazetan eskaintzen diren doako kontzertuetan.

Agertokiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trinitate plazako agertokia

Donostiako Alde Zaharrean dagoen agertoki hau jaialdiak dituen 48 urteen arima da. Bertan izan dira jazzaren izen handi guztiak. Donostiako bi monumentu historikoren artean kokatua, Santa Maria Basilika eta San Telmo Museoa, barruti paregabea da, bakarra munduan, eta giro berezia sortzen du hala musikarientzat nola ikusleentzat ere.[6]

Kursaal auditorioa (Kutxa gunea)

Rafael Moneo arkitekto entzutetsuak diseinatutako auditorio modernoa. Bere 1.800 eserlekuek ikuspen eta akustika paregabea dute. Horregatik, oso eremu egokia da bakarkako eta formatu txikietako errezitaldientzako, nahiz eta agertokiaren tamainak orkestra eta abesbatza handiak programatzea ere ahalbidetzen duen.[7]

2003ko ekitaldiko ikusle eta entzuleak Zurriolako hondartzako emanaldi batean.
Victoria Eugenia antzokia (Skoda gunea)

Estilo italiarreko antzoki bikain honek 100 urte bete ditu 2012an. 2007tik 2011ra bitartean zaharberritze lan arretatsua egin zen, jatorrizko itxura mantenduz eta gaitasun teknikoak hobetuz. Bere edukiera mugatuari esker, 888 eserleku, oso agertoki egokia da artista eta publikoaren arteko konplizitatea sortzeko.[8]

Victoria Eugenia Club

Victoria Eugenia Antzokiaren zaharberritzeari esker oneratu zen espazio hau, eta agertoki nagusiaren azpian kokatua dago. Argiztapen eta soinu aldetik dituen baldintzak, eta bere edukiera mugatuak, 150 ikusle, oso egokiak dira jazz klubetako giroak birsortzeko.[9]

San Telmo Museoa

San Telmo Museoa Donostiako monumenturik zaharrenetakoa da, XVI. mendekoa, eta 2011an ireki zen berriz, hegal modernoago bat gehitu zion zaharberritze lanen ondoren. Eliza espazio paregabea da bere akustikarengatik eta José María Sert-en fresko ikaragarriengatik. Errenazimendu garaiko klaustroak giro magikoa sortzen du gaueko kontzertuetan.[10]

Agertoki Berdea

Jazzaldiko agertoki animatuena eta gazteena, edukiera (Zurriola hondartza guztia) eta estilo mugarik gabekoa. Gauero jendetza biltzen da hondarrean, eta ikusle kopuru historikoak bildu izan ditu: Bob Dylan (83.000 pertsona 2006an), Jamie Cullum (50.000, 2013an), B.B. King (41.000, 2011n), Patti Smith (20.000, 2010an) eta Bobby McFerrin Donostiako Orfeoiarekin (18.000, 2008an).[11] Programatzen diren artisten erakargarritasunari, testuinguru natural paregabeari eta kontzertuak doakoak izateari esker, Agertoki Berdea gazteen artean ezagunena da.[12]

Frigo gunea

Kursaaleko terrazetako batean kokatua dago, itsasoari begira. Publiko anitzena duen espazioa da. Era eta adin guztietako publikoak jazzaz gozatzen du arratsaldeko 7etatik goizaldera arte zentimo bat bera ere ordaindu gabe.[13]

Heineken terraza

Agertoki hau Kursaaleko terrazetan dago, eta ikuspegi zabala du Zurriola Hondartzaren gainean. Esparru informala da, zelai artifizialak lurrean etzan edo esertzera gonbidatzen du ikuslea, kontzertuaz lasai gozatzeko, picnic kulturala izango balitz bezala.[14]

Coca-Cola gunea

Artista berriak ezagutzera emateko sortua. Zurriola Pasealekuan dago, hondartzaren eta Kursaaleko terrazen ondoan, eta oso leku egokia da talentu berriak aurkitzeko.[15]

Nauticool

Donostiako leku pintoreskoenetako batean dago: Nautikoaren terrazan, Kontxako Badia eta portua inguruan dituela. Ilunabarrak zoragarriak dira. Agertoki paregabea da formatu txikiko kontzertuak eskaintzeko eta musikarien eta publikoaren arteko harreman estua indartzeko. Ordutegi zabala du gainera, arratsaldetik goizaldera arte.[16]

Altxerri

Altxerri Jazz Clubak emanaldiak antolatzen ditu urte osoan zehar eta gauerdiko emanaldiak Jazzaldian.[17]

Eureka! Zientzia Museoa (Planetarium)

Kutxak babestutako zientzia museo honek sekulako planetariuma du eta irudiekin tartekatzen diren kontzertuak eskaintzeko aproposena da.[18]

Basque Culinary Centre

BCC ikerketa gastronomikoen zentroak, Mondragon Unibertsitateari atxikita, Donostia erreferentzia gastronomiko mundial gisa kokatzen laguntzen du. Heineken Jazzaldiko eszenatokien artean berriena da.[19]

Donostiako Jazzaldia Saria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Donostia Saria (Jazzaldia)»

1994tik aurrera, Heineken Jazzaldiak Donostiako Jazzaldia Saria ematen dio jazz munduan nabarmena den eta Jazzaldian parte hartu duen musikari edo abeslari bati. Sari honen helburua jazzari egindako ekarpena eta etorkizuneko belaunaldietan izan duen eragina eskertzea da. Saria bera Jazzaldiaren agertoki nabarmenenaren, Trinitate Plazaren, irudia duen plaka bat da.

Sarituen zerrendak honako izen esanguratsuak biltzen ditu:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • TORQUEMADA, Jesús. 40 Años/ Urte Jazzaldia Festival de Jazz Donostia-San Sebasián. Donostia: Donostiako Jazzaldia, 2004. ISBN: 84-609-5730-6

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Donostiako Jazzaldia Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia