Edukira joan

Beleg

Wikipedia, Entziklopedia askea

Beleg, quenyaz zen sindarinez "Loriatsua" edo "Handia" esan nahi duena, Tolkienen legendariumean agertzen den fikziozko pertsonaia bat da. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 811. urtean jaioa, Beleg dunadan bat zen, Amlaithen semea, azken hau, Arthedaineko lehen erregea zelarik, eta, beraz, Beleg, Arnorreko azken errege izan zen Eärendurren biloba zen.

Bere aita Eguzkiaren Hirugarren Aroko 946an hil ondoren, Beleg, Arthedaineko bigarren errege bihurtu zen.

Bere erregealdian, Istariak Erdialdeko Lurraldera iritsi ziren Amanetik, Sauronen aurkako borrokan laguntzeko. Gainera, Kardolan eta Rhudaur erresumen arteko lehen gerrak hasten dira Amon Sûleko Palantirraren jabetzagatik.

83 urteko erregealdiaren eta 218 urteko bizitzaren ondoren, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1029an hil zen, bere oinordekoa, bere seme Mallor izan zelarik.

Ez da Tolkienen legendariumean agertzen den izen bereko beste pertsonaia batekin, Beleg Cuthalionekin, nahastu behar.


Aurrekoa
Amlaith
Arthedaineko erregea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 946-1029
Ondorengoa
Mallor

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]