Belekthor II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea

Belekthor II.a, Tolkienen legendariumean eta Eraztunen Jaunaren eranskinetan, Gondorreko hogeitabatgarren seneskal erregeordea izan zen, Beregond Gondorrekoaren semea. Minas Tirithen jaio zen Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2752. urtean. Bere izena, sindarinezkoa da, eta "Arrano Handi" bezala itzul daiteke.

Bere aitaren oinordeko bihurtu zen 2811. urtean, eta Unbarreko Kortsarioen aurkako politikarekin jarraitu zuen. Belekthor II.aren agintaldian, Gandalf "Grisa"k, Kontzilio Zuriari presa sartzen dio Dol Guldur erasotzeko, Sauronen presentzia ikusten duenean, baina Sarumanek ezezkoa ematen dio, ordurako, azti zuria, Eraztun bakarra bilatzen ari baitzen.

Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2872an hil zen, eta 100 urte baino gehiago bizi izan zen azken seneskala izan zen. Bere oinordekoa, bere seme Thorondir izan zen. Minas Tiritheko Zuhaitz Zuria berarekin hil zen.


Aurrekoa
Beregond Gondorrekoa
Gondorreko Seneskal Erregeordea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2811-2872
Ondorengoa
Thorondir