Thorondir

Wikipedia, Entziklopedia askea

Thorondir, Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den pertsonaia bat da. Bere istorioa, Eraztunen Jauna eleberriaren eranskinetan kontatzen da. Dunadan bat da, Gondorreko hogeitabigarren seneskal erregeordea. Belekthor II.aren semea, Minas Tirithen jaio zen Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2782an. Bere izena, sindarinezkoa da eta "errege arranoa" bezala itzul daiteke.

Bere aitaren oinordeko bihurtu zen 2872an, eta 10 urte beranduago, 2882an hil zen, hamar urteko erregealdi baten ondoren. Bere oinordekoa, bere seme Turin II.a izan zen.


Aurrekoa
Belekthor II.a
Gondorreko Seneskal Erregeordea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2872-2882
Ondorengoa
Turin II.a