Belfegorren zenbaki lehen

Wikipedia, Entziklopedia askea

Belfegorren zenbaki lehena 1.000.000.000.000.066.600.000.000.000.001 zenbaki palindromoa da (1030 + 666 × 1014 + 1). Atzetik aurrera zein aurretik atzera berdin irakurtzen den zenbakia da eta, gainera, zenbaki lehena da. Harvey Dubnerrek aurkitu zuen, baina izena Clifford A. Pickoverrek eman zion[1], Belfegor Infernuko Zazpi Printeetako baten izenarekin, pertsonei inbentzioak eta aurkikuntzak egiten laguntzen ziona[2].

Zenbakiak hainbat superstizioetan oinarritutako hainbat elementu ditu: 666 zenbakia, Belfegorren bihotzean dago, eta zenbaki hau Piztiaren Zenbakia dela esan ohi da, Apokalipsiarekin eta Deabruarekin lotutako zenbakia sinbolikoki. Bere inguruan hamahiru zero daude eta zenbakia, guztira, 31 digito ditu, hamahiru alderantziz dena. Triskaidekafobia, hamahiru zenbakiari beldurra, Mendebaldeko kulturan hedatutako sinismena da.

Zenbakiari, euskaraz, kintiloi bat, hirurogeita sei mila seiehun bilioi eta bat esango genioke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Belphegor's Prime: 1000000000000066600000000000001!» web.archive.org 2016-04-11 (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).
  2. (Ingelesez) «Homer Simpson's scary maths problems» BBC News 2013-10-31 (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]