Belisario

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Belisario
Meister von San Vitale in Ravenna 013.jpg
Antzinako Erromako senataria


Erromako kontsul


Strategos


Magister militum

Bizitza
Jaiotza Sapareva Banya505
Herrialdea  Bizantziar Inperioa
Heriotza Konstantinopla, 565eko martxoa
Familia
Ezkontidea(k) Antonina
Jarduerak
Jarduerak politikaria, ofiziala eta militarra
Zerbitzu militarra
Adar militarra Byzantine army
Parte hartutako gatazkak Iberian War
Vandalic War
Gothic War of 535–554
Battle of Melanthius
Nika matxinada

Belisario[1] (K.o. 500 inguruan[2] -565) Bizantziar Inperioaren historiako jeneral ospetsuena dugu. Taktikan aditua, baliabide urriekin etekin ikaragarriak lortu zituen Justiniano I.a enperadorearentzat.

Oso leial izan zitzaien bere agintariei, baina ez zuen tratu onik jaso Justinianorengandik. Enperadoreak, jeneralaren arrakasten inbidiaz, harat eta honat ibili zuen, eta armadaren buruzagitza hainbat alditan kendu zion, nahiz eta gero berriro itzuli behar izaten zion. Agintariaren laguntza handirik ez izan arren, Belisario gabe ezinezkoak lirateke inperioak garai hartan lortu zituen konkista gehienak. Narses jeneralak ordezkatu zuen azkenean, Justinianoren aginduz. Justinianok Belisario preso hartu zuen; geroago, aske utzi eta barkamena eskatu zion. Justiniano baino zenbait aste lehenago hil zen. Gaurdaino Justinianok Belisario itsuarazi eta eskale bihurtu zuelako kondaira iritsi zaigun arren, jeneralaren bizitzaren amaierari buruzko istorio hori ez da egiazkoa. Historiako jeneral abilenetakoa dela esan ohi da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. Martindale, John R.; Jones, A.H.M.; Morris, J. (1992). The Prosopography of the Later Roman Empire. IIIa liburukia. Cambridge University Press. 181–224. orrialdeak. ISBN 0-521-20160-8.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Belisario Aldatu lotura Wikidatan