Edukira joan

Hermione Granger

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hermione Granger
Harry Potterren unibertsoa
Argitalpena
SortzaileaJ. K. Rowling
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Datu biografikoak
JaiotzaIngalaterra1979ko irailaren 19a
HerrialdeaErresuma Batua
Sexuaemakumezkoa
EgoitzaHogwarts Castle (en) Itzuli
Jardueraikaslea
aktibista
time traveller (en) Itzuli
politikaria
Familia
AitaMr. Granger
AmaMrs. Granger
Ezkontidea(k)Ron Weasley
Seme-alabak
Bestelakoak
Superbotereamagic in Harry Potter (en) Itzuli
EtsaiakLord Voldemort, Antonin Dolohov (en) Itzuli, Bellatrix Lestrange, heriotza eta Rita Skeeter

Hermione Jean Granger Harry Potterren eta Ronald Weasleyren lagun mina da Harry Potterren nobeletan. 1979ko irailaren 12an jaio zen. Bere gurasoak magia gabeko pertsonak dira, hau da, muggleak. Dentista lez lan egiten dute, eta haien alabaz oso harro daude, sorgina izan arren.

Hermione Hogwartsen sartu zen 1991. urtean, eta Gryffindorrerako aukeratu zuten, oso argia izan arren. Lehenengotan, ez du harreman ona Harry eta Ronekin, baina azkenean lagun minak bihurtzen dira. Oso azkarra, zintzoa, ausarta eta zuzena da. Lehenengo urtean Sorgin Harria babesten laguntzen du; bigarenean Slytheringo munstroaren misterioa konpontzen du; hirugarrenean, Buckbeak hipogrifoa eta Sirius Black askatzen laguntzen ditu; laugarrenean Hiru Aztien Torneoko probetan Harryri laguntzen dio eta Viktor Krum ezagutzen du; bostgarrenean,berak du Dumbledoren Armada sortzeko ideia, eta Misterioen Departamenduko gatazkan zauritua izaten da; seigarrenean, Howartseko batailan parte hartzen du eta,azkenik,zazpigarrenean ez da Hogwartsera itzultzen eta Harryri laguntzen dio Horrocruxen bilaketan.

Azken batailan parte hartzen du.Urte batzuk igarota, Ronald Weasleyrekin ezkontzen da eta bi seme-alaba izaten ditu: Rose eta Hugo.

Hermione oso azkarra da. Sorgina dela dakienean, berriz, beldurra sartu eta ahal dituen liburu guztiak irakurri eta ikasten ditu. Beti ikasle bikaina izan arren, hori da bere ikasketekin obsesioaren hasiera. Hermione Howgartsera sartzen denean, hobeto prestatuta ezin joan dela badaki. Hasieran ez du lagunik, oso jakintsua eta itxia delako. Aske dagoen Trol bat garaituz gero, ordea, Harry eta Ronen lagun mina egiten da. Ez da oso ondo Lavender eta Parvatirekin konpontzen bere izaera desberdinengatik. Hermione oso neska zuzena dela ikusten da jadanik lehenengo liburuan. Bere beldurrak ikasketetan ezkutatzen ditu, baina zerbaitekin desados dagoenean, ordea, maiz esaten du. Hasiera batean, bere ideiatako askok txorakeriak dirudite, esaterako, laugarren liburua Winky eta Dooby ezagutuz gero, euren espezieko babespena egiten hasten denean. Besteen onespena ez du behar, baina atsegin du. Liburuengan konfiantza osoa du, eta, askotan, Luna Loovegood esaten dion erara, oso itxia da. Hala ere, oso ausarta da. Zazpigarren liburuan cruciatusen menpean dagoenean gezurra esateko gai da, baita bere gurasoen oroipenak aldatzeko eta Australiara bidaltzeko gazteari edozer gertatzen balitzaio.

Hermione oso azkarra da, logika erabiltzen du beti. Sorgin bikaina da; bosgarren mailako azterketetan 9 Bikain eta Oso Ongi bat lortu zituen. Izaera bezala ere sorgin bikainekoa da Hermione, beti ulertzen duelako Harry Potterrek sentitzen duena

Zinemako interpretazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hermione Granger zinean Emma Watson aktoresak interpretatzen du. Berez seigarren filmean Emmak utzi egin behar zion Hermione interpretatzeari, baina geroago esan zuen ezingo zuela inor ikusi Hermione interpretatzen

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]