Benchmark (informatika)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau Informatika-terminoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Benchmark».

Informatikan, benchmark ordenagailu programa bat, programa talde bat edo beste operazio batzuen exekuzioari deitzen zaio, objektu baten errendimendu erlatiboa neurtzeko, normalean test eta proba estandar batzuk erabiliz. Benchmark hitza proba hauek egiteko apropos diseinatu den softwarearentzat ere erabiltzen da.

Benchmarkinga orokorrean konputagailuaren hardwarearen errendimenduaren ezaugarriak ezagutzeko erabiltzen da, PUZ baten errendimendua koma higikorreko operazioak egiterakoan adibidez. Batzuetan teknika hau softwareari ere aplikatu ahal zaio, konpiladore edo datu-base baten errendimendua neurtzeko adibidez.


Informatika Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.