Edukira joan

Berdejoko Ituna

Wikipedia, Entziklopedia askea

Berdejoko Ituna Gaztelako Erresuma eta Aragoiko Erresumak Nafarroako Erresumaren aurka 1186ko urriaren 5an Berdejo herrian sinatu zuten.

1186ko urtarrilaren 21eko Ágredako Ituna eta 1187ko irailaren 30ean Albarracíneko Jauna zen Pedro Ruíz de Azagra nafarraren aurka sinatu zen Sauquilloko Itunaren antzekoa da, baina Berdejoko Itunean Nafarroako Erresumaren aurka darabiltzen gudan zehar bi erresuma horien arteko elkarlaguntza ere gehitzen da. Erresuma bat edo bestearen oniritzirik gabe Antso VI.a Jakitunarekin itunik ez sinaraztea behartzen du. Bertan Alfontso VIII.a Gaztelakoa 1179ko bakea sinatu izanaz damutu eta Nafarroako erregearen esku gelditu zen Arabako lurraldea bereganatzeko presionatzen du.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]