Alfontso VIII.a Gaztelakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Alfontso VIII.a Gaztelakoa
Alfonso VIII de Castilla 01.jpg
Gaztelako Erresumako erregea

Bizitza
Jaiotza Soria1155eko azaroaren  11
Herrialdea Gaztelako Erresuma
Heriotza Gutierre-Muñoz1214ko urriaren  5a (58 urte)
Hobiratze lekua Santa María la Real de Las Huelgas monasterioa
Familia
Aita Antso III.a Gaztelakoa
Ama Zuria Nafarroakoa, Gaztelako erregina
Ezkontidea(k) Leonor Ingalaterrakoa
Bikotea(k) Rahel la Fermosa
Seme-alabak
Leinua House of Ivrea Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak agintaria eta gudaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Navas de Tolosako gudua
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa

Alfontso VIII.a Gaztelakoa Noblea[1] (Soria, 1155eko azaroaren 11 - Gutierre-Muñoz, 1214ko urriaren 5a) Gaztelako erregea izan zen 1158 eta 1214 bitartean. Erreinuaren eremua zabaldu zuen mairuei konkistaturiko lurraldeekin.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antso III.a Gaztelakoaren eta Zuria Nafarroakoaren semea zen. Hiru urte besterik ez zituenean, aita hil zitzaion. Adin txikikoa zen bitartean, gatazka latzak izan ziren Gaztelako bi leinuren artean: kastrotarrak eta laratarrak[2]. Hortaz baliaturik, Antso VI.a Nafarroakoak Errioxa eta Bureba berreskuratu zituen[3], eta Errando II.a Leongoak Burgos beretu zuen. 1170ean, 14 urte zituela, Gaztelako errege izendatu zuten.

Gaztela, Leon eta Nafarroa denbora luzean leiatu ziren Iberiar penintsulan nagusi izateko. 1173-1176 bitartean, Nafarroaren aurka borrokatu zen, eta Errioxa beretzea lortu zuen. 1177an, musulmanen esku zegoen Cuenca hartu zuen[2]. 1195ean, al-Mansur buru zuten almohadeak nagusitu zitzaizkion Alarcosko guduan. Hala ere, ez zuen amore eman Nafarroako Erresumaren konkistan. Tregua nahiz borroka etenaldi batzuen ondoan, Gaztelako eta Aragoiko erregeen betidaniko gutizi horri erantzunaz, eta Antso Azkarra Nafarroako erregea Maroko aldera joan izanaz baliaturik, euskal erreinuari eraso eta Araba, Durangaldea, Gipuzkoa eta Lapurdi hartu zituen (1190-1201). Nahi zuena lortuta, Ingalaterrako koroapean zegoen Lapurdi utzi eta Nafarroako Erresumako mendebaldearen jabe bihurtu zen.

1212an, ekinaldi luze baten ondoren, almohadeak menderatu zituen Navas de Tolosako guduan, errege kristauen aliantza zuzenduz. Artzapezpiku eta kardinalek almohaden aurka borrokatzera behartua, Antso Azkarrak ere parte hartu behar izan zuen gudu horretan. Garaipen horren bitartez, Gaztelaren nagusitasuna bermatu zen, eta almohade dinastia gainbehera etorri zen[2]. Alfontso 1214an hil zen.

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1180an, Henrike II.a Ingalaterrakoaren alaba Leonorrekin ezkondu zen. Guztira, 11 seme-alaba izan zituzten[4]:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindia (PDF) 186. arauaː Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Erregeerreginen eta kidekoen kasua .
  2. a b c   Alfonso VIII El Noble o El de las Navas. Alfonso VIII artehistoria.com . Noiz kontsultatua: 2016-06-16 .
  3.   Estornés Lasa, Bernardo Alfonso VIII de Castilla euskomedia.org . Noiz kontsultatua: 2016-06-16 .
  4. Castile & Leon, counts & kings, Foundation for Medieval Genealogy, fmg.ac
  5.   Vicaire, M.-H. (1938) Une ambassade dans les Marches Saint Dominique: l'idée, l'homme et l'oeuvre Paris: Desclée De Brouwer 89–98. orrialdea .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfontso VIII.a Gaztelakoa Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Antso II.a Gaztelakoa
Castile Arms.svg
Gaztelako erregea

1158 - 1214
Ondorengoa
Henrike I.a Gaztelakoa