Minamoto no Yoshinaka: berrikuspenen arteko aldeak
t robota Erantsia: ru:Минамото Ёсинака; cambios triviales |
t robota Aldatua: ru:Минамото но Ёсинака |
||
29. lerroa: | 29. lerroa: | ||
[[it:Minamoto no Yoshinaka]] |
[[it:Minamoto no Yoshinaka]] |
||
[[ja:源義仲]] |
[[ja:源義仲]] |
||
[[ru:Минамото Ёсинака]] |
[[ru:Минамото но Ёсинака]] |
||
[[zh:木曾義仲]] |
[[zh:木曾義仲]] |
||
[[zh-classical:源義仲]] |
[[zh-classical:源義仲]] |
13:13, 8 maiatza 2009ko berrikusketa
Minamoto no Yoshinaka (japonieraz 源義仲, Minamoto no Yoshinaka?, 1154-1184), Japoniako historiako Heian garaiko samurai bat izan zen. Minamoto klaneko kidea eta, Kamakura shogunerriko lehen shoguna izango zen Minamoto no Yoritomoren lehengusu eta etsaia izan zen Genpei Gerretan.
Biografia
Musashi probintzian jaio zen. Oraindik haur bat baino ez zela, bere aita, Minamoto no Yoshikata hil egin zuten, eta bere domeinua, beste familia adar baten kontrolpera pasa zen.
1180an, Yoshinakak, Mochihito Printzearen aldetik, Taira klanaren aurka armetan altxatzeko deia jaso zuen. Yoshinaka, honela, Genpei Gerratan sartu zen, eta laster hartu zuen Shinano probintziaren kontrola. 1181ean, Yoshinakak, bere aitarenak izan ziren lurraldeak berreskuratzeko aukera ikusi zuen, orain, Minamoto no Yoritomoren esku zeudenak. Biek, elkarri ez erasotzeko adostasun bat lortu zuten, baina Yoshinakak ez zuen Yoritomo klaneko buruzagi bihurtzea onartu, eta beraz, berak bakarrik Taira klanarekin amaitu eta klanaren kontrola hartzea erabaki zuen.
Yoshinakak, Taira no Koremoriren armada garaitu zuen Kurikarako guduan, eta Kiotorantz joan zen. Tairatarrak hiriburutik erretiratu ziren, Antoku Enperadore gaztea eurekin eramanez.
Yoshinaka hiriburutik irten zen eta bere lehengusuek hil zuten Awazuko guduan. Otsun lurperatua izan zen, eta bere omenezko tenplu bat eraiki zen Muromachi garaiaren amaieran.
Aurrekoa Fujiwara no Tadabumi |
Shoguna 1184 |
Ondorengoa Minamoto no Yoritomo |