Antoku enperadorea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antoku Enperadorea» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Antoku enperadorea
Emperor Antoku.jpg
Japoniako enperadorea

1180 - 1183
Takakura - Go-Toba
Bizitza
Jaiotza 1178ko abenduaren 22a
Herrialdea  Japonia
Heriotza Dan-no-Ura1185eko apirilaren 25a (6 urte)
Heriotza modua suizidioa (itoaldia)
Familia
Aita Takakura
Ama Taira no Tokuko
Anai-arrebak
Leinua Japoniako Leinu Inperiala
Hezkuntza
Hizkuntzak japoniera
Lanbidea

Antoku enperadorea (安徳天皇 Antoku Tennō?, 1178ko abenduaren 22a - 1185eko apirilaren 25a) Japoniako 81. enperadorea izan zen, oinordekotza ordena tradizionalaren arabera. Haur bat zela gobernatu zuen Heian garaiaren amaieran, 1180ko apirilaren 22tik 1185eko apirilaren 25era arte. Bere izen pertsonala, Tokihito zen (言仁).

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antoku 1178ko abenduaren 22an jaio zen. Takakura enperadorearen semea izan zen eta oso adin txikikoa zen tronura igo zenean, aitaren abdikazioa eta jarraitu zion heriotzaren ondoren.

Egia esan behar bada, boterea ez zen sekula bere esku egon. Aitona-amonak, erretiratuta zegoen Go-Shirakawa enperadore ohia eta, batez ere, inperioaren lehen ministroa zen Heike klaneko Taira no Kiyomori (Kenreimon-in enperatriz alargunaren aita) ziren benetako agintari.

Antoku enperadore umea irudi tragikoa da japoniar historian. Garaiko zurrunbilo politikoak hiriburua uztarazi zion, Heiketarrek Genji (Minamoto) klan arerioaren jazarpena sufritu zutelarik. Dan-no-ura itsas gudua (1185) erabakigarria izan zen eta Heiketarrak porrotera joan ziren, amona Taira no Tokikok, Kiyomoriren alargunak, bere burua, iloba besoetan, itsasora bota zuelarik[1]. Enperadore txikiaren desagerpena eta Taira klanaren sarraskia gertatu ziren eta Heian aroaren amaiera suposatu zuten, Kamakura aroaren Shogunerria hasi zelarik[2].

Kugyō[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kugyō (公卿) botere gehien duten pertsonaiak biltzen ditu termino honek eta zuzen-zuzenean zegoen lotuta Meijiren berrezarkuntza baino lehenagoko enperadoreari. Oinordekotzaz zetozen kortesanoak ziren eta haien esperientzia eta ospeak ondo kokatu zituzten gortearen senan. Antokuren erregealdian, hauek izan ziren:

  • Sesshō, Konoe Motomichi, (11601233)
  • Udaijin
  • Nadaijin, Taira Munemori, (11471185)
  • Dainagon

Bere garaiko aroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Takakura enperadorea
Japoniako enperadorea
1180-1185
Ondorengoa
Go-Toba enperadorea
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antoku enperadorea Aldatu lotura Wikidatan