Mikel Astarloza: berrikuspenen arteko aldeak
t robota Erantsia: ca:Mikel Astarloza Chaurreau; cambios triviales |
t robota Erantsia: et:Mikel Astarloza |
||
37. lerroa: | 37. lerroa: | ||
[[en:Mikel Astarloza]] |
[[en:Mikel Astarloza]] |
||
[[es:Mikel Astarloza]] |
[[es:Mikel Astarloza]] |
||
[[et:Mikel Astarloza]] |
|||
[[fi:Mikel Astarloza]] |
[[fi:Mikel Astarloza]] |
||
[[fr:Mikel Astarloza]] |
[[fr:Mikel Astarloza]] |
10:36, 22 uztaila 2009ko berrikusketa
Mikel Astarloza (Pasai San Pedro, Gipuzkoa, Euskal Herria, 1979ko azaroaren 17an, Donostian -), eta nahiz eta 26 urtean zehar Pasai San Pedron bizi izan, orain Donostian bizi da. Iñigo Chaurreau txirrindulari ohiaren lehengusua da. Bere ezaugarri nagusia luzapen handiko kirolaria izatea da eta beraz, ongi doakizkio esfortzu luze eta jarraiak. Egoera lasai batean, minutuko 40 pultsazio izan ohi ditu eta esfortzu beteko egoeran 200 pultsazioetara iristeko gaitasuna du. Erlojuaren aurkako probetan espezialista da nahiz eta sasoiko dagoenean mendate garaietan ongi ibiltzen den. Bestetik, zailtasunak ditu esfortzu motz eta bortitzak egiteko unean; esprinetan eta portzentaia altuko igoeretan kasu. Oraingoz, lortu duen emaitzarik aipagarriena 2009ko Frantziako Tourrean lortutako garaipena da.
Biografia
Mikel Astarlozak profesional gisa debuta 2002an egin zuen Ag2r taldearekin, afizionatu mailan hamairu garaipen lortu ostean. Aipagarrienak Weekend Veraneais itzulia eta Euskadiko erlojuaren aurkako bi txapelketa dira. Txirrindulari izan aurretik beste kirol batzuetan ere aritua da: arraunean, futbolean eta pilotan. Azken bietan aritu zen gehien, txirrindularitzarekin batera, eta azkenean ohartu zen pedalei ematen moldatzen zela ongien.
Palmaresa
Urtea | Lasterketa |
---|---|
2003 | Tour Down Under |
2003 | 3. postua Espainiako erlojupeko txapelketan |
2009 | 1. postua Frantziako Tourreko 16. etapan |
Kirol ibilbidea
Urtea | Taldea |
---|---|
2002-2006 | ag2r |
2006-2007 | Euskaltel-Euskadi |