Mikel Astarloza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mikel Astarloza
Mikel Astarloza - Vuelta 2008.jpg
Bizitza
Izen osoa Mikel Astarloza Chaurreau
Jaiotza Donostia1979ko azaroaren 17a (41 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak txirrindularia
Ibilbidea
Taldeak Urteak
Ag2r-La Mondiale 2002-2006
Euskaltel-Euskadi 2007-2009ko uztaila
Euskaltel-Euskadi 2011ko ekaina-2013
 
astarloza.com

Mikel Astarloza Chaurreau (Pasai San Pedro, Gipuzkoa, Euskal Herria, 1979ko azaroaren 17an, Donostian -), eta nahiz eta 26 urtean zehar Pasai San Pedron bizi izan, orain Donostian bizi da. Iñigo Chaurreau txirrindulari ohiaren lehengusua da.

Bere ezaugarri nagusia luzapen handiko kirolaria izatea da eta beraz, ongi doakizkio esfortzu luze eta jarraiak. Egoera lasai batean, minutuko 40 pultsazio izan ohi ditu eta esfortzu beteko egoeran 200 pultsazioetara iristeko gaitasuna du. Erlojuaren aurkako probetan espezialista da nahiz eta sasoiko dagoenean mendate garaietan ongi ibiltzen den. Bestetik, zailtasunak ditu esfortzu motz eta bortitzak egiteko unean; esprinetan eta portzentaia altuko igoeretan kasu. Oraingoz, lortu duen emaitzarik aipagarriena 2009ko Frantziako Tourrean lortutako garaipena da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikel Astarlozak profesional gisa debuta 2002an egin zuen Ag2r taldearekin, afizionatu mailan hamahiru garaipen lortu ostean. Aipagarrienak Week-end béarnais itzulia eta Euskadiko erlojuaren aurkako bi txapelketa dira. Txirrindulari izan aurretik beste kirol batzuetan ere aritua da: arraunean, futbolean eta pilotan. Azken bietan aritu zen gehien, txirrindularitzarekin batera, eta azkenean ohartu zen pedalei ematen moldatzen zela ongien.

2009ko ekainaren 26an Dopin kontrol batean positibo eman zuen EPO erabili izanagatik, horregatik UCIk 2009ko uztailaren 31n zigortu zuen. Astarlozak EPO erabiltzea ukatu zuen, esanez "kirol-suizidioa" zela legez kanpoko drogak erabiltzea. 2010eko maiatzaren 15ean, Espainiako Txirrindularitza Federazioak, ofizialki, bi urteko zigorra eman zion. Astarlozak bere errugabetasuna aldarrikatu zuen etengabe, eta Euskaltel-Euskadi taldeak adierazi zuen berriro kontratatuko zutela, behin debekua amaituta. 2011ko abuztuan itzuli zen euskal taldera, Burgosko Itzulian.

Astarloza 2012ko Frantziako Tourrean korritzeko aukeratua izan zen, baina 6. etapako pilaketa handi batean erorikoa izan zuen, 25km geratzen zirela, eskuineko ukondoa hautsi eta ezin izan zuen etapa amaitu.

2013ko urriaren 1ean, Astarlozak txirrindularitza profesionaletik erretiratuko zela iragarri zuen Pekingo Tourraren ondoren.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amateurretan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998

  • Gipuzkoako errepideko txapelketa
  • Gipuzkoako erlojupeko txapelketa
  • Week-end béarnais
  • 3. Etxaniz Memorialan

1999

2000

2001


Profesionaletan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carrera 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013
Italiako Giroa
Frantziako Tourra 29. 62. 27. 35. 9. 15. 11. UT 42.
Espainiako Vuelta 77. UT 56. 28. 48.

UT: utzi, ez zuen amaitu
—: ez zuen parte hartu

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Taldea
2002-2006 ag2r
2006-2009 Euskaltel-Euskadi
2011-2013 Euskaltel-Euskadi

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]