Radamanto: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: Greziar mitologian, '''Radamantis''' edo '''Radamanto''' (grezieraz Ραδαμανθυς), Zeus eta Europaren seme bat eta Sarpedon eta [[Mino...
 
t robota Erantsia: sh:Radamant
13. lerroa: 13. lerroa:
== Bitxikeriak ==
== Bitxikeriak ==
[[38083 Radamanto]] asteroideak, pertsonaia honen izena jasotzen du.
[[38083 Radamanto]] asteroideak, pertsonaia honen izena jasotzen du.

[[Kategoria:Greziar mitologia]]


[[ast:Radamantis]]
[[ast:Radamantis]]
35. lerroa: 37. lerroa:
[[pt:Radamanto]]
[[pt:Radamanto]]
[[ru:Радамант]]
[[ru:Радамант]]
[[sh:Radamant]]
[[sr:Radamant]]
[[sr:Radamant]]
[[sv:Rhadamantys]]
[[sv:Rhadamantys]]
[[uk:Радамант]]
[[uk:Радамант]]
[[zh:拉达曼迪斯]]
[[zh:拉达曼迪斯]]

[[Kategoria:Greziar mitologia]]

16:01, 10 iraila 2009ko berrikusketa

Greziar mitologian, Radamantis edo Radamanto (grezieraz Ραδαμανθυς), Zeus eta Europaren seme bat eta Sarpedon eta Minosen anaia zen, azken hau, Kretako erregea. Asterionek hazi zuen. Gortis eta Eritro izeneko bi seme izan zituen.

Bertsio baten arabera, Radamantisek, Minosen aurretik gobernatu zuen Kreta, eta, uhartea, lege kode bikain batez hornitu zuen, ustez, espartarrek kopiatu zutena.

Kretatik bere anaia Minosek kanporatua, bere ospeagatik jeloskor zegoena, Beoziara ihes egin zuen, non Alkmenarekin ezkondu zen. Homerok, Zelai Eliseoetan bizitzen irudikatzen d.

Beranduagoko elezaharren arabera, bere osotasun trinkoaren ondorioz, Hadesen, hildakoen epaileetako bat izan zen, Eako eta Minosekin batera. Uste zenez, ekialdetarren arimak epaitzen zituen, Eakok, mendebaldetarrekin beste horrenbeste egiten zuen bitartean, bozka erabakigarria Minosek zuelarik.

Sinesmen herrikoia da Dante Alighierik, Radamantis, zigortuen epaileetako bat egin zuela Jainkotiar komediaren Infernuaren zatian. Baina, izatez, Jainkotiar komedian, ez dago Radamantisi buruz hitzegiten duen zati bakar bat ere. Dantek, epaile bezala, soilik Minos jartzen du, Eako eta Radamantis baztertuta utziz.

Hala ere, Virgiliok, Radamantisek, ilunpeetako epaile bezala zituen funtzioen deskribapen labur bat egiten du bere Eneida lan ospetsuko 6. liburuan. "Radamanto kretarrak, hemen, inperio oso gogor bat erabiltzen du. Iruzurrak ikertu eta zigortzen ditu, eta, gizakiak, egindako gauza txar guztiak aitortzera behartzen zituen, hauek, gauza txar guzti horiek ezkutuan mantentzen saiatzen zirelarik, alferrik, bere barkatzea, heriotzaren une berantiarrarekin iritsiko zela ustez. Epaia esan bezain laster, Tisifone mendekatzaileak, zartailu batekin armatua, errudunak zartatu eta iraintzen ditu, eta, ezkerreko eskuarekin bere suge basatiak erakutsiz, bere ahizpa Erinien lur krudelera deitzen du.

Bitxikeriak

38083 Radamanto asteroideak, pertsonaia honen izena jasotzen du.