Europa (mitologia)
| Europa (mitologia) | |
|---|---|
| Antzinako Greziako erlijioa | |
| Ezaugarriak | |
| Sexua | emakumezkoa |
| Baliokideak | Europa (en) |
| Domeinua | Europa |
| Familia | |
| Aita | Agenor (en) |
| Ama | Argiope, Alphesiboea (en) |
| Ezkontidea(k) | Asterios (en) |
| Bikotekidea(k) | Zeus |
| Seme-alabak | Minos, Radamantis, Carnus (en) |
| Anai-arrebak | Zilix, Kadmo eta Phoenix (en) |

Greziar mitologian, Europa (antzinako grekoa: Εὐρώπη, Eúrṓpē), Tiroko emakume feniziar bat zen, Europa kontinenteari bere izena emango ziona.
Europari buruzko bi mito daude greziar mitologian. Baten arabera, Zeus jainkoak, zezen bihurturik, Europa limurtu zuen, eta Kretara eraman; orduan, Zeusek bere jainkotasuna azaldu zion, eta Europa Kretako lehenengo erregina bilakatu zen. Beste mito baten arabera (Herodoto Halikarnasokoaren arabera), berriz, minostarrek bahitu eta Kretara eraman zuten.
Iturrien arabera, datuak ez dira beti berdinak, baina puntu batzuetan bat datoz: Europa feniziarra zen, eta haren leinuaren jatorrian Io printzesa mitikoa zegoena. Bestela, Agenor feniziar erregearen eta Tiro hiriko Telefasa erreginaren alaba zela ageri da iturrietan. Iliadan, berriz, Agenorren semearen alaba zela ageri da. Bi anaia zituen: Kadmo (berarekin eraman zuen alfabeto grekoa Greziara) eta Zilix, Zilizia eskualdeari izena eman ziona.
Kretara iritsitakoan, Zeusengandik hiru seme izan zituen: Minos, Radamantis eta Sarpedon.
Txanponetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kretarrek bere mitoak eraman zituzten bere txanponetara, eta zenbait eszena, Erupararen mitoaren uneekin identifikatu izan dira.[1]
Antzinate osteko artean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europaren mitoa greziar zeramika onzi askotan marraztu zen, eta Ponpeiako fresko batean ere agertu da.
Aro Modernotik aurrerra, Europaren bahiketa hainbat lanetan margotu zuten lehen maialko artistek, Manierismotik aurrera, hala nola: Paolo Veronese Gustave Moreau, Tiziano, Rubens Rembrandt François Boucher, Jacob Jordaens, Simon Vouet Maerten de Vos, Francisco Goya, Pablo Picasso, Valentín Serov, Pierre Bonnard, Fernando Botero eta Joan Tuset i Suau.[2]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Myth of Europa (2020) House of European History
- Cartwright, Mark (2018-10-25) “Europa. The Princess Europe is Named After”. World history Encyclopedia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Stefanakis, Manolis I.; Paschalia M. Konstantinidi, Niki. (2020). «Associating the image with the myth on ancient cretan coins: Three case-studies» Fortunatae: Revista canaria de Filología, Cultura y Humanidades Clásicas (32): 757–785. ISSN 2530-8343. (kontsulta data: 2025-09-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La Mitología en el Arte: El Rapto de Europa | Croma Cultura» www.cromacultura.com 2013-11-26 (kontsulta data: 2025-09-03).