Disoluzio: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
No edit summary
47. lerroa: 47. lerroa:
* '''Normalitatea:''' disoluzio litro batean zenbat baliokide kimiko dauden adierazten du.
* '''Normalitatea:''' disoluzio litro batean zenbat baliokide kimiko dauden adierazten du.
* '''Molaritatea:''' litro bat disoluzioan zenbat mol solutu dauden esaten du.
* '''Molaritatea:''' litro bat disoluzioan zenbat mol solutu dauden esaten du.


== Disoluzioa geologian ==

[[Meteorizazio]] kimiko bat da disoluzioa. Disolbatzaile gisa, ur garbia nahikoa da. Material disolbakorrak [[ebaporita]]k dira (adb. sukaldeko gatza edo igeltsua).
Disoluzioaren intentsitatea ur kantitatearen eta tenperaturaren araberakoa da: tenperatura geroz eta altuagoa, disoluzioa hare eta eraginkorragoa.
Ekuatorean poloetan baino disoluzio gehiago dago.



== Ikus, gainera ==
== Ikus, gainera ==

09:57, 9 ekaina 2010ko berrikusketa

Ur gazia egiten: gatza (NaCl) uretan nahasten.

Kimikan, disoluzioa elkarrekin erreakzionatzen ez duten espezie bat baino gehiagoren arteko nahaste homogeneoa da. Gehientsuenetan, solido, likido edo gas bat ingurune likido batean nahastean lortzen da.

Disoluzio guztiak disolbatzeko gai den substantziaz (disolbatzailea) eta disolbatzaile batean disolbatzen denaz (solutua) eratzen dira. Hala ere, solutu edota disolbatzaile bat baino gehiagoz osatzea ere posible izango litzateke.

Disoluzio baten adibide garbi bat, ura (disolbatzailea) eta azukrearen (solutua) artekoa da.

Ezaugarri orokorrak

1.- Nahaste homogeneoak dira

2.- Substantzia bat disolbatu ondorengo bolumena, disolbatzailearen eta solutuaren bolumenen batura baina txikiagoa izango da

3.- Disoluzio bateko disolbatzailearen eta solutuaren arteko proportzioa erlatiboa da, hots, solutuak disolbatzailearekiko daukan disolbagarritasunaren araberakoa da. Oro har, disolbatzailea kantitate handiagoan egoten da.

4.- Ezaugarri fisikoak, kontzentrazioak baldintzatzen ditu:

  • HCl disoluzioa (azido klorhidrikoa) 12 mol/L Dentsitatea = 1,18 g/cm3
  • HCl disoluzioa (azido klorhidrikoa) 6 mol/L Dentsitatea = 1,10 g/cm3

5.- Disoluzioak zentrifugatu arren, solutuaren partikulak 10 Angstrom (Å) baino txikiagoak direnez ez dira jalkituko

Disoluzioen sailkapena

Egoeraren arabera

Solidoak

  • Solidoa solidoan: bai solutua eta baita disolbatzailea ere solidoak direnean deitzen zaie honela. Adibidez, zinkaren eta eztainuaren arteko aleazioa.
  • Gasa solidoan: gas bat solidoan disolbatzean eratzen da. Adibidez, hidrogenoa eta paladioaren arteko nahastea.
  • Likidoa solidoan: likido bat solido batean disolbatzean sortzen da. Adibidez, merkurioaren eta zilarraren arteko nahastea.

Likidoak

  • Solidoa likidoan: gehien erabiltzen diren disoluzioak dira eta solido bat likido batean nahastean egiten dira. Adibidez, azukrea uretan disolbatzen denean.
  • Gasa likidoan: gasa likidoren batean disolbatzean sortzen da. Adibidez, oxigenoa uretan disolbatzen denean.
  • Likidoa likidoan: gehien erabiltzen den beste nahasteetariko bat da. Likido bat beste batean disolbatzean datza eta adibide garbi bat alkohola eta uraren artekoa da.

Gasak

  • Solidoa gasean: edozein solido gas batean disolbatzean eratzen da. Adibidez, kea.
  • Likidoa gasean: disoluzio mota hau lainoetan dago
  • Gasa gasean: gasak beste gas batzuetan disolbatzean datza. Nitrogenoa eta oxigenoaren arteko adibideak atmosferan aurki daitezke.

Kontzentrazioaren arabera

Disoluzio guztian zehar kontzentrazio bera egongo da, hots, prestaturiko disoluziotik zati txiki bat hartu arren, disoluzioak osoki zeukan kontzentrazio bera edukiko du. Kontzentrazio hori, solutu kantitateak baldintzatuko du eta unitate desberdinetan eman daiteke:

  • % masa: ehun gramo disoluziotan zenbat gramo solutu dauden adierazten du.
  • % bolumena: ehun mililitro disoluziotan zenbat mililitro solutu dauden esaten du
  • % m/v: ehun mililitrotan zenbat gramo solutu dauden dio.
  • g/l : disoluzio litro bakoitzeko zenbat gramo solutu dauden informatzen du
  • Normalitatea: disoluzio litro batean zenbat baliokide kimiko dauden adierazten du.
  • Molaritatea: litro bat disoluzioan zenbat mol solutu dauden esaten du.


Disoluzioa geologian

Meteorizazio kimiko bat da disoluzioa. Disolbatzaile gisa, ur garbia nahikoa da. Material disolbakorrak ebaporitak dira (adb. sukaldeko gatza edo igeltsua). Disoluzioaren intentsitatea ur kantitatearen eta tenperaturaren araberakoa da: tenperatura geroz eta altuagoa, disoluzioa hare eta eraginkorragoa. Ekuatorean poloetan baino disoluzio gehiago dago.


Ikus, gainera