Marcelino Oreja Elosegi: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t + iw es
15. lerroa: 15. lerroa:


[[ca:Marcelino Oreja Elósegui]]
[[ca:Marcelino Oreja Elósegui]]
[[es:Marcelino Oreja Elósegui]]

01:34, 10 ekaina 2010ko berrikusketa

Marcelino Oreja Elosegi (Ibarrangelu, 1891 - Arrasate, 1934ko urriaren 5a) politikari, abokatu, ingenari eta enpresari gipuzkoarra izan zen.

Gaztetan, ikasle garaietan, Espainiako Ikasle Katolikoen konfederazioko idazkari nagusia izatera heldu zen. Geroago, Unión Cerrajera de Mondragón eta Vidriera Española enpresetako administrazio kontseiluetako buru izan zen eta 1931ko hauteskundeetan diputatu aukeratu zuten Bizkaitik. Acción Católica eta Asociación Católica de Propagandistas kide izanik, tradizionalismotik oso hurbil zegoen politikaria izan zen eta Euskal-nafar estatutuaren defendatzaile sutsua izan zen.

1934ko Iraultzaren barnean, langile sozialista eta sindikalistak kontratatu nahi ez izateaz akusaturik, ("UGTkoek belarra jango zutela" adierazi zuen publikoki) langile altxatuek Unión Cerrajeran berau atzeman eta Arrasateko Herriko Etxean fusilatu zuten, Dagoberto Resustarekin batera. [1]

Erreferentziak