Marcelino Oreja Elosegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Marcelino Oreja Elosegi
Marcelino Oreja Elosegui.png
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

Bizitza
Jaiotza Ibarrangelu1891
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Talde etnikoa euskalduna
Heriotza Arrasate1934ko urriaren 5a (42/43 urte)
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea politikaria eta enpresaburua
Lantokia(k) Madril

Marcelino Oreja Elosegi (Ibarrangelu, 1891 - Arrasate, 1934ko urriaren 5a) gipuzkoar politikari, abokatu, ingenari eta enpresaburua izan zen.

Gaztetan, ikasle garaietan, Espainiako Ikasle Katolikoen konfederazioko idazkari nagusia izatera heldu zen. Geroago, Unión Cerrajera de Mondragón eta Vidriera Española enpresetako administrazio kontseiluetako buru izan zen eta 1931ko hauteskundeetan diputatu aukeratu zuten Bizkaitik. Acción Católica eta Asociación Católica de Propagandistas kide izanik, tradizionalismotik oso hurbil zegoen politikaria izan zen, eta Euskal Herriarentzako Sortarauaren defendatzaile sutsua izan zen.

1934ko Iraultzaren barnean, langile sozialista eta sindikalistak kontratatu nahi ez izateaz akusaturik ("UGTkoek belarra jango dute"la adierazi zuen publikoki) langile altxatuek Unión Cerrajeran berau atzeman eta ihesaldi behartu batean tiroz hil zuten Arrasateko Herriko Etxean, Dagoberto Resustarekin batera.[1]

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marcelino Oreja Elosegi enpresari eta politikari tradizionalisten familia baten kidea da. Bere familiaren sorterria, Gipuzkoako Orexa herrian datza. Semea Marcelino Oreja Agirre zuen, honek, kristau demokrazia bultzatu zuen Unión de Centro Democrático sortzeko eta Espainiako Trantsizio Demokratikoan, senatari eta, 1976 eta 1980 artean, Espainiako Kanpo Harremanetarako Ministro bilakatu zen. Ricardo eta Benigno bere osabak frankismoaren garaian diputatuak ere izan ziren. Bere semearen iloba Jaime Mayor Oreja da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]