Edukira joan

«Abrisketako San Pedro ermita»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (Robot: Cosmetic changes)
No edit summary
== Deskribapena ==
Angelu zuzeneko nabe bakar bat eta bera ere errektangularra den [[abside]] bat dituen [[ermita]], nabearenak baino neurri txikiagoak dituena. Hormak, agerian dagoen [[harearri]]zkoak dira. Nabea, [[egur]]rezko astazaldierrenkada batez estalirik dago, sabaizunik gabe, [[abside]]a ordea, altuera gutxiagokoa, kainoierdiko gangakoa da. Hormetatik inpostarik gabe ateratzen da. Kanpoko aldean, nahiz eta nabearen eta [[abside]]aren altuera desberdina izan, teilatu bakar batez erabaki da estalketa, horengatik, abside horren eremura heltzean, zolatak aske gelditzen dira ertzetako bi zutaberi eutsiz. Teilatu hiru isuraldekoa da. Bi bao badaude [[Eliza (eraikina)|elizan]]: sarrerakoa eta eta beste bat argitarakoa absidean. Sarrera (Mendebalderantz ematen du), Erradio gisako zazpi dobelekin, puntu erdiko arkibolta batean zehar irekitzen da, bederatzi piezatako txanbrana batez lotutakoa. Biak, harribakarreko janben gainean daude eta horietan, [[erromaniko]]aren bereizgarri diren gaiekin moldatutako inpostak ageri dira. Presbiterioaren ardatzarekiko eserdiraturik dagoen pieza monolitiko bat da [[abside]]aren baoa. Angelu zuzeneko pieza, bertikalki jarria eta kalitate onez bileteatutako inposte [[erromaniko]]az koroatua. Azalera guztia dekoraturik dago. Jatorrizko baoa handitu egin zen, leihoaren erdialdeko herena, bere altuera osoan, biselean ebaki zen baina bere egoera kontzentrikoaren itxura, gutxi gorabehera, osa daiteke. Bisigotikoak deitutako bi gurutze, kortinatxoan edo puntu erdian koroatuak daude beheko aldean. Leiho hori, [[eraikin]] [[erromaniko]]a baino lehenagoko zerbaita, beraz, [[prerromaniko]]a, baliteke [[XI. mende]]a baino lehenagokoa izatea. Azaldutako bao horietaz gain, beste batzuen errestoak ikusten dira elizaren gorputzean, [[harri]] landuak ere bai, oso kaltetuak, giza itxurazkoak, irakurketa moralizatzailea izan dezaketenak.
 
==Ikus, gainera==
*[[Erromanikoa Euskal Herrian]]
 
== Erreferentziak ==
{{commonscat|Hermitage of Saint Peter, Abrisketa}}
 
[[Kategoria:ArrigorriagakoArkitektura eraikinakerromanikoa]]
[[Kategoria:XI. mendean amaitutako eraikinak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko baselizak]]
[[Kategoria:Bizkaiko Kultura Ondasunak]]
[[Kategoria:XI. mendean amaitutakoArrigorriagako eraikinak]]
 
[[es:Ermita de San Pedro (Abrisketa)]]
42.178

edits