Tod: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.6.4) (robota Aldatua: de:At-Tud
t imagen
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:Montu-tod.png|right|thumb|180px|Todeko Monturen Tenpluaren planoa]]
[[Fitxategi:Montu-tod-T.PNG|right|thumb|180px|Todeko Monturen Tenpluaren planoa]]
'''Tod''', [[Antzinako Egipto]]ko hiri bat izan zen, [[Luxor]]retik 20 kilometro hegoaldera eta [[Hermontis]]en parean zegoena. Antzinako egiptoeraz, '''Dyerty''' deitzen zen, greziarrek, '''Tuphion''' izena eman zioten, erromatarrek '''Tufium''' edo '''Tuphium''', eta, azkenik, [[arabiera]]z, '''Tod''' deitua izan zen.
'''Tod''', [[Antzinako Egipto]]ko hiri bat izan zen, [[Luxor]]retik 20 kilometro hegoaldera eta [[Hermontis]]en parean zegoena. Antzinako egiptoeraz, '''Dyerty''' deitzen zen, greziarrek, '''Tuphion''' izena eman zioten, erromatarrek '''Tufium''' edo '''Tuphium''', eta, azkenik, [[arabiera]]z, '''Tod''' deitua izan zen.



03:33, 24 maiatza 2011ko berrikusketa

Todeko Monturen Tenpluaren planoa

Tod, Antzinako Egiptoko hiri bat izan zen, Luxorretik 20 kilometro hegoaldera eta Hermontisen parean zegoena. Antzinako egiptoeraz, Dyerty deitzen zen, greziarrek, Tuphion izena eman zioten, erromatarrek Tufium edo Tuphium, eta, azkenik, arabieraz, Tod deitua izan zen.

Hiri honetan, Montu belatz jainkoa gurtzen zen, Horusen forma gerlaria zena. Bere lurreko izaera, Bukhis zezena zen (egiptoeraz Bakh), eta, bere gurtza toki nagusia Hermontis izan zen.

Toden, Bisson de la Roque arkeologoak, L'institute français d'archéologie orientale (IFAO)ko partaidea zenak, 1936an, Monturen tenpluaren indusketan (1934an aurkitua, hasiera batean, V. dinastiaren amaieran eta Inperio Ertaina amaitu ondoren eraikia) Todeko Altxorra delakoa aurkitu zuen, gaur egun, Louvreko Museoa eta Kairoko Egiptoar Museoaren artean banatua. Altxorra, landutako objektuetan, lapislazulian, zilindroak, zilarrezko kate eta beste batzuetan zetzan (Osirisen brontzezko estatua bat barne), ziuraski, atzerritarren emandako zergaordaina zena. Indusketak, 1913an hasi ziren, eta ez ziren 1991 arte amaitu, azkenik, Nag al-Madamud, Karnak, Hermontis eta Tod, Montu jainkoaren gurtza toki nagusiak zirela ezarria geratuz.

Tenplua, hasieran Mentuhotep I.ak eraikia, ptolomeotarrek berriztatu zuten, bereziki Ptolomeo VII.a eta Ptolomeo XII.ak, hauei, apainduraren zati bat, bere zaharberritzea eta sarrera berri bat ematen zaizkielarik. Badaude, baita ere, Antonino Piori ematen zaizkion zatiren batzuk ere. Ptolomeotar tenplutik gertu, erromatar kiosko txiki bat dago.