Bukhis

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bukhis edo Bakha, Ra eta Osirisen haragitzetzat hartzen den zezenak jasotzen duen izena da. Monturen ka ere bazen. Ugaltze boterea eta lurraren emankortasunarekin lotuta zegeon egiptoar mitologian.

Trajano enperadorea Bukhisi ofrenda bat egiten irudikatzen duen baxuerliebea Medamuden.
  • Izen egiptoarra: Bakh, Bakha. Izen greziarra: Bukhis

Ikonografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorputz zuri eta buru beltzeko zezen bat bezala irudikatua zen, uraeus batekin, eguzki diskoa eta bi luma garaiekin; baita zezen burudun gizon bezala ere.

Gurtza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hermontisen gurtzen zen "Mendietako eta ilunabarreko" zezen bezala. Baita Medamuden ere. Bere lurperatze tokia Bukheum deitua zen, eta orakulu bat zuen; 1927an aurkitu zuten Robert Mond eta U. B. Emeryk.

Makrobiok, Bukhisi buruz, ordu bakoitzean kolorez aldatzen zela dio.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]