Jump to content

«Bernardino Luini»: berrikuspenen arteko aldeak

t
robotaren bidezko testu aldaketa -XVI. mendeko +XVI. mendeko
t (Robot: Cosmetic changes)
t (robotaren bidezko testu aldaketa -XVI. mendeko +XVI. mendeko)
[[1500]]. urtean, aitarekin bat, [[Milan]]era heldu zen eta bertan [[Giovan Stefano Scotto]]ren tailerrean ikasiko du. [[1504]]-[[1507]] bitartean [[Treviso]]n jarraitzen du bere formazioa osatzen, eta sasoi hartakoa izan daiteke “Ama Birjina eta umea” margolana, zeinak halako esalditxoa dakarren: ''Bernardinus Mediolanensis faciebat''. Aldi berekoak ere bide dira beste lan batzuk, historiografiak Luiniri egotzi dizkionak: “Ama Birjina eta umea” (beste bertsio bat), edo “Jesus hilaren aurreko erosta”. Sasoi honetan ere hainbat fresko osatu ei zituen: “Errege magoen adorazioa” Luinoko San Pietro elizan, eta [[Monza]]ko katedralean dagoen fresko bat.
 
[[1509]]an Milanera bueltatu zen: frantziskotarren komentu batek enkargua egin zion, egun Poldi Pezzoli Museoan den San Antonio Paduakoren irudia. [[XVI. mendemendea|XVI. mendeko]]ko bigarren hamarkadan Pilastrelloko Santa Maria Nuova elizako freskoak, San Giorgio di Palazzokoak eta Certosa di Paviakoak sortu zituen, besteak beste.
 
 
466.290

edits