Ganga (arkitektura): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
24. lerroa: 24. lerroa:
Image:Groin vault top.jpg|Gurutze ganga
Image:Groin vault top.jpg|Gurutze ganga
</gallery>
</gallery>

== Gangaren osagaiak ==

*Euskarriak: ganga eusten den zutabe edo horma zatia.
*Abiapuntuak: ganga eratzen duten arkuena.
*[[Dobela]]k: ganga edo honen arkuak osatzen duten ataletako bakoitza.
*[[Giltzarri]]a: ganga edo arku nagusia ixten duen erdiko dobela.
*Salmerrak: gangaren abiapuntuko dobelak.
*Nerbioak: ertzak eratzen dituzten arkuen dobela independenteak.
*Betelana: nerbioen arteko tartea eratzen duen ganga atala
*Horma frontala: gangaren zati irekiak ixten duena.
*Lunetoa: beste ganga batek gangan sortzen duen irekiunea.
*Ganga atala: ganga txikiagoek eratutako ganga nagusiaren elementu bakuna.

=== Neurriak ===
*Hutsartea: euskarrien edo abiapuntuen arteko distantzia.
*Fletxa: abiapuntutik giltzarrira dagoen distantzia (garaiera).
*Lodiera: gararen [[estrados]]aren eta [[intrados]]aren arteko distantzia.

{{commons|Category:Vaults}}
{{commons|Category:Vaults}}



12:52, 2 uztaila 2011ko berrikusketa

Gurutze ganga (San Mikel eliza, Gasteiz)

Ganga bat arku itxura duen arkitektura ezaugarri bat da, bi hormen edo hainbat zutabeen arteko espazio bat estaltzeko erabilia. Gangak beherantz eta kanporantz egiten du indarra, arku baten antzera, eta kontra-indarra behar dute aurre egiteko. Ganga lurpean badago, lurrak berak egiten du kontra-indarra. Lurretik kanpo badago, hainbat elementu erabili daitezke kontra-indarra lortzeko, hormabularrak edo ostiko arkuak adibidez.

Ganga mota sinpleena kanoi ganga da, gehienetan itxura erdi-zirkularra duena. Berez, kanoi-ganga arku jarraitu bat da, arkuaren diametroa baino handiagoa den luzera badu. Arku bat eraikitzean bezala, aldi baterako euskarri bat ezarri behar da, zinbria izenekoa, giltzarria ipini arte ez baita bakarrik eusten. Gangak atal bakarrean edo dobelak erabiliz eraiki daitezke, material ugaritan: adreiluz, harriz, altzairuz, hormigoiz eta abar.

Historian zehar, ganga garrantzi handiko elementua izan da, espazio handiak estaltzeko era bakarra baitzen, baina hormigoiaren eta altzairuaren garapenarekin garrantzia galduz joan du baoburudun edo esekitako egituren kaltetan. Hala ere, egun hormigoi armatuzko gangak sarritan erabiltzen dira ingeniaritza zibilean, batez ere tunelak eta galeriak eraikitzeko.

Ganga motak

  • ertz ganga
  • kanoi ganga
  • gurutze ganga
  • ganga apaldua
  • ganga trenkatua
  • kupula
  • ganga konikoa
  • palma ganga

Gangaren osagaiak

  • Euskarriak: ganga eusten den zutabe edo horma zatia.
  • Abiapuntuak: ganga eratzen duten arkuena.
  • Dobelak: ganga edo honen arkuak osatzen duten ataletako bakoitza.
  • Giltzarria: ganga edo arku nagusia ixten duen erdiko dobela.
  • Salmerrak: gangaren abiapuntuko dobelak.
  • Nerbioak: ertzak eratzen dituzten arkuen dobela independenteak.
  • Betelana: nerbioen arteko tartea eratzen duen ganga atala
  • Horma frontala: gangaren zati irekiak ixten duena.
  • Lunetoa: beste ganga batek gangan sortzen duen irekiunea.
  • Ganga atala: ganga txikiagoek eratutako ganga nagusiaren elementu bakuna.

Neurriak

  • Hutsartea: euskarrien edo abiapuntuen arteko distantzia.
  • Fletxa: abiapuntutik giltzarrira dagoen distantzia (garaiera).
  • Lodiera: gararen estradosaren eta intradosaren arteko distantzia.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ganga (arkitektura)