Arcangelo Corelli: berrikuspenen arteko aldeak
t r2.6.5) (robota Aldatua: be-x-old:Арканджэлё Карэльлі |
t r2.6.5) (robota Aldatua: el:Αρκάντζελο Κορέλλι |
||
53. lerroa: | 53. lerroa: | ||
[[da:Arcangelo Corelli]] |
[[da:Arcangelo Corelli]] |
||
[[de:Arcangelo Corelli]] |
[[de:Arcangelo Corelli]] |
||
[[el:Αρκάντζελο |
[[el:Αρκάντζελο Κορέλλι]] |
||
[[en:Arcangelo Corelli]] |
[[en:Arcangelo Corelli]] |
||
[[eo:Arcangelo Corelli]] |
[[eo:Arcangelo Corelli]] |
22:46, 28 uztaila 2011ko berrikusketa
Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Izen osoa | Arcangelo Corelli | |
Ezizena | Arcomelo Erimanteo | |
Jaio | 1653ko otsailak 17 | |
Fusignano (Italia) | ||
Hil | 1713ko urtarrilak 8 | |
Erroma (Italia) |
Arcangelo Corelli (Fusignano, gaurko Ravenako probintzia eta Emilia-Romagna eskualdea, 1653ko otsailaren 17a-Erroma, 1713ko urtarrilaren 8a), biolinjole eta barroko garaiko musika-konposatzaile italiarra izan zen.
Biografia
Fusignanoko familiarik garrantzitsuenaren semea eta Alexandro VIII.a aita santuaren iloba zen. Haurtzarotik, biolina jotzen ikasten du bere jaioterrian eta beste hiri batzuetan. Erroman, berebiziko ospea lortuko zuen biolinjole bezala, bere konposaketa teknika Kristina Suediakoarekin hobetzen zuen bitartean, honen babespean, bere oparotasunik handiena lortu zuelarik.
1682an, San Luigi dei Francesiko kaperako orkestrako lehen biolinjole bihurtu zen. 1710ean, Congregazione dei Virtuosi de Santa Cecilian sartu zen, Arcomelo Erimanteo ezizena hartu zuen urte berean. 1700erako, Corelli, jada, Palazzo della Cancilleriako lehen biolinjolea eta kontzertu zuzendaria zen. Bere ospea hain zen handia, 1706an, Arcadiako Akademian sartu zela, garai hartan ohore handia zena, bertan, Domenico Scarlatti ezagutu zuelarik. Bi urte beranduago. Georg Friedrich Händel ezagutu zuen. 1713ko urtarrilaren 8an hil zen Erroman, Santa Maria della Rotonda elizako panteoian lurperatua izan zelarik.
Corelli, sonata aurreklasikoaren aitzindari handienetakotzat hartzen da eta concerto grossoaren ordezkaririk nagusiena. Corelliren musikak eragin handia izan zuen Alemaniako konposatzaileen artean, bereziki Johann Sebastian Bach eta Händelengan. Joseph Haydnen lanen ondoren, Corelliren lanak izan ziren bere garaiko argitaratuen eta berrargitaratuenak.
Lanak
Bere ganbera musikako lanen artean, honako hauek daude:
- 10 sonata hirukotean bi biolin eta biolontxelo batentzako, opus 1 (1681)
- 18 sonata hirukotean bi biolin, biola bat eta biolontxelo edo klabikordioarentzako, opus 2 (1685)
- 12 sonata hirukotean bi biolin eta txirula batentzat, opus 3 (1689)
- 25 sonata hirukotean bi biolin, biola eta klabizenbaloarentzat, opus 4 (1694)
- 12 sonata biolin, biolontxelo eta klabizenbaloarentzako, opus 5 (1700)-(12.a La Folia izenekoa)
- 11 bariazio La Foliari buruz.
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arcangelo Corelli |