Johann Sebastian Bach

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau musikagileari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bach (argipena)».
Johann Sebastian Bach
Johann Sebastian Bach.jpg
Kapera-maisu

Bizitza
Jaiotza Eisenach1685eko martxoaren 21a
Herrialdea  Germaniako Erromatar Inperio Santua
Heriotza Leipzig1750eko uztailaren 28a (65 urte)
Hobiratze lekua St. Thomas Church
Heriotza modua berezko heriotza
Familia
Aita Johann Ambrosius Bach
Ama Maria Elisabeth Lämmerhirt
Ezkontidea(k) Maria Barbara Bach  (1707ko urriak 17 -  1720)
Anna Magdalena Bach  (1721eko abenduak 3 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Leinua Bach familia
Hezkuntza
Heziketa St. Michael's School apirila 1702)
Hizkuntzak alemana
Irakaslea(k) Johann Ambrosius Bach
Ikaslea(k) Johann Friedrich Agricola
Johann Christoph Altnickol
Johann Friedrich Doles
Carl Gotthelf Gerlach
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, organista, klabezin-jotzailea, biolin-jotzailea, biola-jotzailea, orkestra zuzendaria, abesbatza-zuzendaria, concertmasterra, musikologoa, musika-irakaslea eta virtuosoa
Lantokia(k) MühlhausenWeimarLeipzigArnstadt eta Köthen
Enplegatzailea(k) Divi Blasii, Mühlhausen
Leopold, Prince of Anhalt-Köthen
Thomasschule zu Leipzig
Johann Ernst III, Duke of Saxe-Weimar  (urtarrila 1703 -  abuztua 1703)
Bachkirche Arnstadt  (abuztua 1703 -  1707)
Augustus III of Poland  (1736ko azaroak 19 -
Lan nabarmenak Mein Herze schwimmt im Blut, BWV 199
Es reißet euch ein schrecklich Ende, BWV 90
Sonatas and partitas for solo violin
Notebook for Anna Magdalena Bach
Klavierbüchlein für Wilhelm Friedemann Bach
Mass in B minor
Christmas Oratorio
Gottes Zeit ist die allerbeste Zeit, BWV 106
Tocata eta fuga re minorren, BWV 565
Toccata and Fugue in D minor, BWV 538
The Musical Offering
Die Kunst der Fuge
The Well-Tempered Clavier
English Suites
French Suites
St John Passion
Goldberg Variations
Entfliehet, verschwindet, entweichet, ihr Sorgen, BWV 249a
Schweigt stille, plaudert nicht
Der Geist hilft unsrer Schwachheit auf, BWV 226
Jesu, meine Freude
Herz und Mund und Tat und Leben, BWV 147
Preise dein Glücke, gesegnetes Sachsen
Geschwinde, ihr wirbelnden Winde
Matthäus-Passion
Influentziak Antonio Vivaldi eta Johann Pachelbel
Mugimendua musika barrokoa
Genero artistikoa musika barrokoa
musika klasikoa
Musika instrumentua Organoa
Klabizenbaloa
biolina
biola
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Luteranismoa
IMDb nm0001925
Johann Sebastian Bach signature.svg

Johann Sebastian Bach[1] (Eisenach, 1685eko martxoaren 31greg./martxoaren 21ajul. - Leipzig, 1750eko uztailaren 28a) barrokoko alemaniar konpositore eta organista izan zen, historiako musikari familia onenetariko baten kidea. Inoiz izan den konpositore handienetarikotzat hartzen da askotan; ez bere lanen edertasunagatik bakarrik, baita kopuruagatik ere. Hortaz, inspirazio iturri izan zen hainbat musikarirentzat, hala nola Mozart, Mendelssohn, Schumann, Liszt, Brahms, Mahler edota Schoenberg.

Bachen konposizioek, hala sakratu nola sekularrek, abesbatza, orkestra eta instrumentu bakarlarientzakoek, barrokoaren sorkuntza-ildo ezberdinak bildu zituzten, eta aro hori bere heldutasunera eraman. Nahiz eta Bachek ez zuen forma berririk sortu, alemaniar estiloa aberastu egin zuen, kontrapuntuaren teknikaz, harmoniaren eta motiboen antolamenduaren gainean zeukan kontrol paregabeaz, eta atzerriko (batez ere, Frantzia eta Italiako) erritmo eta formen egokitzapenaz.

Brandeburgoko kontzertuak, Das wohltemperierte Klavier, Meza si minorren, Nekaldia San Mateoren arabera, Musika eskaintza, Fugaren artea, Goldberg bariazioak eta Tocata eta fuga re minorren dira haren lanik ezagunenetako batzuk.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteak (1685-1703)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Johann Sebastian Bach Eisenachen jaio zen 1685ean, Scarlatti eta Händel sortu ziren urte berean, zazpi belaunalditan 52 musikari garrantzitsu eman zituen Bach familian. Johann Ambrosius Bach (1645-1695) musikariaren eta Maria Elisabeth Lämmerhirten semea izan zen. Aitarekin ikasi zuen musika. Bederatzi urte zituelarik hil zitzaion ama, eta urtebete geroago aita. Bach gaztea Johann Christoph Bach (1670-1722) anaia zaharrenarekin joan zen bizitzera; bera baino 16 urte zaharragoa, Ohrdrufeko organista zen garai hartan. Ohrdrufeko lizeoan eskolatua zen bitartean, anaiarekin klabea eta organoa jotzen ikasi zuen. Koruko kantaria izan zen Ohrdrufen; Lüneburgera aldatu zen 1700ean, eta han Georg Böhm organistarekin konposizio ikasketak egin zituen. Lüneburgetik gertu, Celleko gortean, zenbait musikari frantsesen lana ezagutu zuen (Louis Marchand, Louis Couperin, Gaspard Corrette).[2]

Mullhausen (1703-1708)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1703an, hemezortzi urterekin, Johann Ernst Weimarko printzearen ganbera-orkestrako biolin-jole aritzea lortu zuen eta, hilabete batzuk geroago, Arnstadtko San Bonifazioko organo-jotzaile izendatu zuten. Bertan konposatu zuen bere lehen kantata 1704an, eta berehala hartu zuen organo-jotzaile onaren ospea. 1705eko urrian, Dieterich Buxtehude daniar organo-jotzaile handia entzuteko Lübeckera joanda, kargua galdu zuen bidaia hura baimenik gabe egiteagatik. 1707an, Mühlhausenden organo-jotzaile zelarik, kantata gehiago idatzi zituen (Actus tragicus eta Gott ist mein König besteren artean). Maria Barbara (1684-1720) lehengusinarekin ezkondu zen urte berean; zazpi seme-alaba izan zituzten.[2]

Weimar (1708-1717)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1708an, Wilhelm Ernst printzeak deiturik, Weimarrera aldatu zen, eta han organo eta biolin-jotzaile aritu zen bederatzi urtez, 1717 arte. Bachi zoriona ekarri zion garai hartakoak dira organorako idatzi zituen lan ugari, kantatak eta klaberako piezak eta kontzertuak, hileta-elizkizuneko Gottes Zeit ist die allerbeste Zeit kantata ezaguna barne. Weimarren Italiako musika ezagutu zuen: Tomaso Albinoni, Giovanni Legrenzi, Arcangelo Corelli, Francesco Antonio Bonporti, Antonio Vivaldi, Girolamo Frescobaldi.[2]

Köthen (1717-1723)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1717an, Leopoldo Anhalt printzeak deiturik, Köthena aldatu zen. Printze kalbinista eta musikari fin horren gortean iritsi zen heldutasunera Bachen lana . Garai hartakoak dira: Klaberako fantasia kromatikoa eta fuga; Suite ingelesak, Suite frantsesak; Clavierübung lan didaktikoa; bi biolin kontzertu (la minor eta mi maiorrean); bi biolinetarako kontzertua (re minorrean); Brandeburgoko sei kontzertuak (1721), Brandeburgoko Christian Ludwig printzeari eskainiak. 1720an emaztea hil zitzaion eta handik hilabete batzuetara Anna Magdalena Wülken (1701-1760) sopranoarekin ezkondu zen; hamahiru seme-alaba izan zituzten.[2]

Leipzig (1723-1750)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1723an, Leipzig hiriko Tomasschule eskolako kantore izendatu zuten; musika irakasteaz gainera, lau elizetan astero interpretatzen zen musika sortu behar izan zuen bost urtean zehar, aldi berean kantu ikasle bihurriz osaturiko korua eta orkestra txiki bat zuzentzen zituelarik.[2] Halaber, lanpostuak latina irakastera behartzen zuen, baina azken eginkizun horretan haren ordezkari bat aritzea baimendu zioten. Prestigio handiko kargua zen eta, Arnstadt eta Mühlhausenen eman zituen bolada laburrez aparte, hauxe izan zuen lehenbiziko lanpostu publikoa, ordura arte gehienbat aristokraziarentzat jardun baitzuen.

Leipzigeko Santo Tomas eliza.

27 urtez eutsi zion lanpostu horri, hots, hil arte. Urte horietan, bere nagusia zen Leipzigeko Kontseiluaren ika-mika politikoak bizitzea suertatu zitzaion. Izan ere, kontseilu hura bi fakziok osatzen zuten: batetik, absolutistek, zeinek leialtasuna baitzioten Augusto II.a Dresdengo errege saxoiari, eta, bestetik, Leipzigeko merkatari, gremio eta aristokrata xehen interesak ordezkatzen zituen taldeak. Bach erregezaleek izendatutakoa zen; bereziki, garai hartan alkate zenak. Bach izendatzearekin ados egotearen truke, hiriko interesak ordezkatzen zituen alderdiari eskolaren gaineko kontrola eman zitzaion, eta Bach behartuta gertatu zen bere lan baldintzei zegozkien nondik norako batzuetan amore ematera. Nahiz eta badirudien kontseilukideetako inork ez zuela zalantzan jartzen Bachen gaitasun musikala, tirabira etengabeak izan ziren kantorearen (zeinak hiriko eliza-musika kontuetan buruzagitzat jotzen baitzuen bere burua) eta hiriko ordezkarien fakzioaren artean (zeinak eskola-zuzendari soiltzat jotzen baitzuen Bach, eta bai eskolan bai elizetan oso musika landua egiteari garrantzia kendu nahi baitzion).

Hirurehun kantata inguru ondu zituen urte haietan; horietatik 200en bat iritsi dira gaur egunera arte. Urte luteranoko igande eta jaiegun bakoitzeko Itun Berriko irakurgaiek osatzen dute kantata gehienetako gaia. Horietako batzuk konposatzeko eliza-kantu tradizionalak erabili zituen inspirazio-iturri gisa, hala nola Wachet auf, ruft uns die Stimme, Nun komm, der Heiden Heiland eta Wie schön leuchtet der Morgenstern. Lan horien probasaioak eta emanaldiak Santo Tomas elizan egiteko, Kontseiluak zortzi instrumentista iraunkor besterik ez zizkion jarri eskueran; beraz, konposalan ertain eta handietarako beharrezkoak ziren hogei instrumentistak unibertsitatetik, Thomasschuletik edo jendartetik lortu behar izaten zituen Bachek.

1729tik 1740ra bitartean, Georg Philipp Telemannek 1704an sorturiko Collegium Musicum zuzendu zuen, astero kontzertu bat emanez. 1728ra arte Köthen Etxeari lotua, 1723-1736 urte bitartean Weissenfels Etxeko kapera-maisua izan zen. Carl Philipp Emanuel semearen eskariz, Frederiko II.a Handia Potsdamen bisitatzera abiatu zen 1747an, eta harrezkero bere Musika eskaintza errege hari eskaini zion. Lanarekiko mendekotasuna, familiako nahigabe larriak eta egin zituen bidaiak gorabehera, bere lanik bikainenetako zenbait garai hartan idatzi zituen: Magnificat (1723); Nekaldia San Joanen arabera (1723); Nekaldia San Mateoren arabera (1729); Nekaldia San Markoren arabera (1731); Meza si minorren (1732-1737); Eguberriko Oratorioa (1734); 21 koral (1739); Clavierübung, lau liburu (1726-1742). Fugaren artea (1749) lantzen ari zela osasun gainbehera larria jasan zuen, eta ikusmena galdu zuen. 1750eko uztailaren 28an hil zen.[2]

Eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Johann Sebastian Bachek bere denboran musika-jotzaile handia zelako ospea bildu bazuen ere, musikagile gisa eztabaidatua izan zen. Hil ondoan haren lana ahazturik gelditu zen, harik eta XIX. mendean Mendelssohn, Hegel eta Schumann-ek berriro haren musika entzun eta argitara eman zuten arte. Tradizioarekiko leiala izanik ere, haren lanak etorkizuneko musika hizkuntzaren lehen elementuak asmatu zituen. Kontrapuntuaren eta harmoniaren maisu izan zen, irudimen melodiko emankorraren jabe, maisu aleman, frantses eta italiarren lanen gainetik askotan; haren musika Iparraldearen eta Hegoaldearen sintesia da. Luterotar fededun honen musikak, denbora iragan ahala, adierazpen molde aratz eta abstraktuagoetara jo zuen. Bachekin musika tonalaren adierazpen ahalmenak goia jo zuen, eta Mendebaleko musikaren garapenerako abiapuntua den aldaketa prestatu zen. Polifonia eta monodia aldizkatuz edo biak aldi berean erabiliz, zorroztasun biluziena eta dotoretasunez beteriko asmamena dira Bachen artearen ezaugarriak.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johann Sebastian Bach Aldatu lotura Wikidatan