Klabizenbalo
| Klabizenbalo | |
|---|---|
| Deskribapena | |
| Mota | giltzadi, Pultsatutako hari instrumentu, true board zithers with resonator box (en) |
| Hornbostel-Sachs sailkapena | 314.122-6-8 |
| Jotzailea | klabezin-jotzaile |
| Asmakuntza-data | XV. mendea |
Klabizenbaloa, klabezina edo klabea[1] ere deitua, teklatudun eta hari pultsatudun musika tresna bat da, harpa eta gitarra bezala.
Historia eta deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ziur asko, salterio greziarretik dator (psalterion).

Oinarrizko egitura bat edo bi teklatu ditu: horietan, tekla bakoitza jotzean, plektro izeneko antzar, bele edo kondor lumazko zia batek, martinete edo jauzilari deritzon zurezko egitura batean dagoena, dagokion haria altxatzen du, atximurkatuz. Horrek soinu zehatz edo nota bat sortzen du. Tresnaren soinuaren altuera ez da aldatzen, ez nabaritzeko moduan behintzat, bere teklak leunki edo gogor jota. Soinu altueraren aldaketa bat, soilik erregistroak gehituz edo gainjarriz lortzen da. Lerro melodiko bat apaintzearen arteak efektu dinamikoak iradokitzea ere ahalbidetzen du.
Klabizenbaloa, Barroko garaian oso ezaguna eta erabilia, ahazten joan zen, eta berarentzat idatzitako lan gehienak pianoforte berrian —egungo pianoaren aurrekaria— interpretatzen hasi ziren. Haren izenak dioen bezala, soinu altuera aldatzea ahalbidetzen du, teklak jotzeko erabiltzen den indarra aldatuta.
XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, musika tresna hori berreskuratu zen, neurri batean Wanda Landowska piano eta klabizenbalo-jotzaileari esker. Garai modernoetan, musika tresna horren lehen irakaslea izan zen Berlinen eta ez zituen soilik tresna horretarako idatzitako antzinako lanak interpretatu, lan berriak ere eskatu baitzizkien hainbat egileri, horien artean Manuel de Falla andaluziarrari. Landowskak sekula ez zuen interesik jarri antzinako klabizenbaloen soinuan: klabizenbalo modernoen eraikuntza bultzatu zuen, besterik ez, pianoren eraikuntzatik etorritako egiturekin.
Antzinako musika tresnen zaharberritze eta kopia eraikitzeen aurrerakada bikainekin (Frank Hubbarden kasuan bezala) duela berrogei urte baino gehiagotik, klabizenbalo historikorako interesa berpiztu da. Soinuaren argitasunak eta harmonikoetan duen aberastasun bikainak musika polifonikoa interpretatzeko ordezkaezin bihurtzen dute.
Klabizenbaloak aldaera txikiagoak ere ditu, espineta eta birjinala kasu, klabikordioarekin nahastu behar ez direnak.
Klabizenbaloa Europako musika akademikoan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Klabizenbaloak paper garrantzitsu bat izan du Europako musika akademikoan XVI. mendetik XVIII. mendea arte, eta, ondoren, XX. mendean, bakarlari edo laguntzaile bezala. Urrezko aroa Barrokoan izan zuen; ondoren, Erromantizismo garaian ahaztua izan zen eta XX. mendean berriz indarrez agertu.
XVII. eta XVIII. mendeetan, musika tresna horretarako errepertorio klasiko bat sortu zuten Girolamo Frescobaldi eta Domenico Scarlattiren konposatzaile italiarrek —azken horrek teklaturako bere lanaren zatirik handiena Espainian ondu zuen: jarraitzaileen artean, Antonio Soler eta Sebastian Albero izan zituen—, Johann Jakob Froberger eta Johann Sebastian Bach alemaniarrek eta François Couperin eta Jean-Philippe Rameau frantsesek.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]