Lotario I.a: berrikuspenen arteko aldeak
t r2.7.1) (robota Aldatua: be-x-old:Лётар I |
No edit summary |
||
22. lerroa: | 22. lerroa: | ||
}} |
}} |
||
[[Kategoria:Erromatar |
[[Kategoria:Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadoreak]] |
||
[[Kategoria:Frantziako historia]] |
[[Kategoria:Frantziako historia]] |
||
[[Kategoria:Karolingiar leinua]] |
[[Kategoria:Karolingiar leinua]] |
17:47, 8 abendua 2011ko berrikusketa
Lotario I.a (795-855eko martxoak 2) karolingiar enperadorea izan zen, Luis Errukitsua enperadorearen seme nagusia.
815ean, Bavaria kontrolpean hartu zuen. Bi urte beranduago, bere aitak titulu inperialera lotu zuen, honela bere ondorengo bihurtuz. 820an Italiako errege izendatua izan zen. Bere anaien buruzagi izan zen 833an gertatu zen euren aitaren aurkako konplot batetan. Bere aita 840an hil zenean, bere lurrak lortzen saiatu zen, baita enperadore bezala bere ondorengo izaten ere, baina bere anaia Karlos Burusoila eta Luis Germaniarrari aurre egin behar izan zien, hauek ados ez zeudela eta. Hauek, garaitu egin zuten eta Verdungo Hitzarmena onartu behar izan zuen. Hitzarmen hau dela eta, bere aitak kontrolatu zituen lurraldeen erdialdea bakarrik jaso zuen. Testu bat atera zuen Constitutio Lothari delakoa, enperadorearen boterea aita santuaren boterearekiko nagusi dela aldarrikatzen duena. 855ean utzi zuen tronua eta erresuma bere semeen artean banatu zuen:
- Luis II.arentzat, Italia eta koroa inperiala
- Lotario II.arentzat, iparraldeko zatia: Frisiatik Suitzara. Bere heriotzaren ondoren Lotaringia deitua.
- Proventzako Karlosentzat Proventza eta Borgoina
Bere gainontzeko bizitza guztia monastegi batetara erretiratu zen. 855eko martxoak 2an hil zen.
Aurrekoa Luis Errukitsua |
Erdialdeko Frantziako erregea 840-855 |
Ondorengoa Luis II.a, Lotario II.a eta Proventzako Karlos |
Aurrekoa Luis Errukitsua |
Karolingiar enperadorea 840-855 |
Ondorengoa Luis II.a |