Jump to content

Nabigazio menua

«Wikiproiektu:Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko Lantegia»: berrikuspenen arteko aldeak

== Proiektuaren amaierako datuak ==
 
* '''11.015''' sarrera landu dira (helburua 11.000 sarrera lantzea zen). Sarrera horietatik,''' %  80''' ('''8.785''' sarrera) berriak dira, hau da, lehendik Wikipedian ez zeudenak, eta '''%  20''' ('''2.230''' sarrera) lehendik Wikipedian sarrera ziren. Sarrera bakoitzak bere izena du, baina, erabiltzaileei sarrera horretara iristen laguntzeko, 3.000 birbideratze erantsi dira (adibidez, ''rococo'' zein ''rokoko'' eskatuta, sarrera bera eskuratzen da; edo ''Sebastião José de Carvalho e Melo'' edo ''Pombalgo markesa'' eskatuta, beste hainbeste).
* Landutako sarreren''' %  80,8''' ('''8.899''' sarrera) eduki unibertsalak izan dira, Euskal Herriarekin zuzeneko lotura ez dutenak; eta''' %  19,2''' ('''2.115''' sarrera) Euskal Herriari zuzenean dagozkion edukiak izan dira. Hasierako helburu teorikoa, Eusko Jaurlaritzak deialdiaren oinarrietan ezarria, Euskal Herrikoak %  30 inguru izatea eta unibertsalak %  70 inguru izatea zen. Hala ere, hautaketa-fasea amaitu ondoren, banaketa hori betetzea proiektuaren kalterako izango zela ikusi zen, eta banaketa berria , hautaketa-fasearen emaitza zena, hobestea adostu zen Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren ordezkariekin.
* Masa idatzia: '''2.159.282''' hitz erantsi zaizkio Wikipediari, '''15.114.977''' testu-karaktere; konparazio baterako, euskarazko lehenengo entziklopediak (''Elhuyar hiztegi entziklopedikoa'', 1993an argitaratua) 13.500.000 testu-karaktere zituen. Sarrerako, batez beste, '''1.372''' testu-karaktere idatzi dira, hau da, '''196''' hitz (helburua, deialdiaren oinarrietan ezarria, gutxienez 100 eta gehienez 200 hitz izatea zen).
* Sarrera-motaka, ez dago alde handirik Euskal Herriko sarreretan eta sarrera unibertsalen artean masa idatziari dagokionez: Euskal Herriari lotutako sarreretan, batez beste, '''190''' hitz idatzi dira sarrerako; eduki unibertsaletako sarreretan, berriz, batez beste '''197''' hitz idatzi dira sarrerako.
* Sarrera berrien eta lehendik zeuden sarreren artean, berriz, alde handia dago masa idatziari dagokionez. Sarrera berriek, batez beste,''' 140''' hitz dituzte. Zabaltzeko hautatu diren sarreretan, berriz, batez beste '''417''' hitz erantsi dira sarrera bakoitzeko (lehen, sarrera horiek, batez beste, '''106''' hitz zituzten Wikipedian; orain, berriz, '''523''' hitz dituzte batez beste). Idatzitako masa berriaren '''%  57''' ('''1.228.496''' hitz) sarrera berrietara joan da, eta '''%  43''' ('''930.786''' hitz) lehendik sarrera zirenetan erantsi da.
* Landu diren 11.015 sarrera horietatik, '''5.860''' sarrerak (landutako sarreren '''%  53,2''' dira) dituzte baliabide grafiko edo multimediatikoren bat: argazkia, mapa, diagrama, taula, eskema, audioa... (Helburua, deialdiaren oinarrietan ezarria, sarreren %  30 baliabide grafikodunak izatea zen; kontuan izan behar da, dena den, berriak ez ziren sarreretako batzuek bazituztela irudiak lehendik). Sarrera gehienek baliabide grafiko bakarra dute, baina beste batzuek asko dituzte (adibidez, ''Vincent Van Gogh'' sarrerak 15 argazki ditu, edo ''aditz laguntzaile'' sarrerak 10 taula ditu). Irudi gehien-gehienak beste wikipedietatik hartu dira. Lur entziklopedia tematikotik '''196''' irudi baino ez dira hartu (haietako gutxi batzuk berregin egin behar izan dira).
* Euskarazko Wikipediak '''103.696''' sarrera eta '''191.143.798''' testu-karaktere zituen elikatzeko proiektuari ekin aurretik. Elikatze-proiektuaren ondorioz, Wikipediak 103.696 + 8.785 = '''112.481''' sarrera ('''%  8,47''' gehiago) eta 191.143.798 + 15.114.977 = '''206.258.775''' testu-karaktere ('''%  7,91''' gehiago) ditu.
 
=== Abiapuntua ===