Edukira joan

Lur Entziklopedia Tematikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lur entziklopedia tematikoa» orritik birbideratua)
Lur Entziklopedia Tematikoa
Jatorria
Argitaratze-data1999
IzenburuaLur Entziklopedia Tematikoa
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
euskadi.eus…

Lur entziklopedia tematikoa 1999an argitaratu zen euskarazko entziklopedia tematikoa izan zen kontzeptuak gaien arabera antolatuta agertzen zirela.

Eusko Jaurlaritza̠k bere webgunean kontsultatzeko eskaintzen dituen euskarazko entziklopediak (2022-11-20)[1]

2011n, Eusko Jaurlaritzak Lur hiztegi entziklopedikoa eta Lur entziklopedia tematikotikoa lizentzia libre batekin eskuratu zituenean, 11.015 artikuluko informazioa automatikoki pasa zen Euskarazko Wikipediara. Guztira, bi milioi hitz baino gehiago izan ziren.

Lur entziklopedia tematikoa, Lur Hiztegi Entziklopedikoa bezala, unibertsitateko hainbat adituren artean sortu zuten, euskara teknikoa oraindik ondo ezarri gabe zegoen garai batean. Gai askoren inguruan aritzeko lexikorik ez zegoen, artean. Zuzentzaile lanetan, Henrike Knörr, Beñat Oihartzabal, Pello Salaburu eta Ibon Sarasola euskaltzainak aritu ziren[2]. Entziklopedia harpidetzaz ordaindu eta hedatu zen.

Edukiak eta liburukiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entziklopedia orokor baten berezko egitura izanik, Euskal Herriari buruzko bost bolumen eta izaera unibertsaleko gaiei buruzko beste zortzi bolumen ditu:

Euskal Herria: 1. Artea 2. Atlas Historikoa 3. Geografia 4. Literatura 5. Historia

Gai unibertsalak: 1. Artea 2. Físika-Kimika 3. Geografia 4. Gizarte zientziak 5. Historia 6. Natur zientziak 7. Literatura 8. Matematika

Aurrekariak eta ondorengoak euskarazko entziklopedietan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara batuaren aroan sartuta, hasieran euskarazko entziklopedia moduko batzuk izan ziren, Itzulpen gisa egindakoak eta kasu batzuetan gaiaren arabera antolatuak, adibidez Mundua Jakingai eta P8 izenekoak.[3]

Baina hogei urte geroago, 1990reko hamarkadan proiektu sendo batzuk sortu ziren euskarazko entziklopediak sortzeko erronkari erantzuteko. Hezkuntza sisteman behar-beharrekoak ziren erreferentziazko obrak 1990eko hamarkadan hasi ziren argitaratzen. Lehenengo urratsa 1991ean hasi zen, Lur Hiztegi Entziklopedikoarena izan zen. Geroago Gazteen Entziklopediaren lehenengo zenbakia 1992an argitaratu zuen EUSENOR Fundazioak, eta guztira zortzi liburuki izango zituen.[4] Biak helburu orokorrekoak izanik, Lur jatorriz euskaraz idatzita zegoen eta artikulu askoz gehiago eskaini zituen, baina Gazteenak azalpenak erraztearren erabiltzen zituen hainbeste osagai grafiko eskaini gabe.

1993an Elhuyarreko Hiztegi Entziklopedikoa argitaratu zuen Elhuyar Fundazioak.[5][6] Elhuyarrekoa izan zen osorik argitaratu zen lehen hiztegi entziklopedikoa, artean Lur eta Eusenor entziklopediak liburuki guztiak argitaratu gabe zebiltzan eta.

Geroxeago etorriko ziren hiztegi entziklopediko horien online-eskaintzak[7][8][9] eta 2001ean sortuko zuten Euskal Wikipediaren lehen bertsio nimiñoa.

2009an Zientzia eta Teknologiako Hiztegi Entziklopedikoa argitaratu zuen Elhuyar Fundazioak. Hainbat arlo eta erakundetako 200 aditu euskaldunekin lankidetzan oinarritua. Harrezkero edukiak modu irekian osatu eta eguneratu izan dira.[10]

Auñamendi Eusko Entzikloplediak, Euskal Herriaren tradizioa, oraina eta etorkizunaren arteko lotura jaso zituen hainbat artikulutan,Eusko Ikaskuntzak Euskomedia fundazioaren bidez 2010ean Interneten argitaratua, Izan ere, Internet bidez dohainik kontsulta daiteke. 2020an 155.000 artikulu zituen gaztelaniaz (% 96,3) eta 6.061 (% 3,7) euskaraz,[8] gehienak Bernardo Estornes Lasaren Enciclopedia general ilustrada del País Vasco ospetsukoak.

11.000 artikuluren igoera masiboa Wikipediara (2011)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lur Wikipediaratzeko Lantegia

2011an Eusko Jaurlaritzak lizentzia libre batekin eskuratu zuenean hainbat artikulu Euskarazko Wikipediara pasa ziren. CC-BY-SA lizentzia askearekin zabaldu zuen Eusko Jaurlaritzak. Eusko Jaurlaritza eta Euskal Wikipediaren arteko lankidetzari esker eta Elhuyar Fundazioak programatu zuen prozesu automatiko bati esker (Igor Leturia informatikariak koordinatu zuen prozesu hori), Euskal Wikipediako milaka artikulutan edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik hartu zen. Prozesu horretan sortu ziren Wikipediako artikuluak Lur txantiloiarekin markatu ziren.

Lur Wikipediaratzeko Lantegian guztira Euskal Wikipedian 11.000 artikulu sortu edo osatu ziren. 11.000 artikulu horietatik, Euskal Herrikoak izan ziren % 30. 11.000 artikulu horietatik, irudiz edo ikus-entzunezko baliabidez hornitu ziren % 35 (hau da, 3.950 artikulu).

Hauek izan ziren proiektuak euskal wikipediari egindako ekarpenaren zenbakiak (zenbat sarrera landu ziren, eta zenbat testu-karaktere eta -hitz gehitu ziren):

Artikulu-mota Kopurua Gehitutakoa
Karaktereak Hitzak (ggb)
Guztira Batez beste Guztira Batez beste
Eremua Euskal Herrikoak 2.115 2.813.759 1.330 401.966 190
Unibertsalak 8.899 12.299.771 1.382 1.757.110 197
Wikipediarekiko Artikulu berriak 8.785 8.599.475 979 1.228.496 140
Aurretik zeudenak 2.230 6.515.502 2.922 930.786 417
Guztira 11.015 15.114.977 1.372 2.159.282 196

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Euskararen tresnak - Hiztegiak, banku terminologikoak eta entziklopediak» www.euskadi.eus (Eusko Jaurlaritza - Hizkuntza Politika - Kultura eta Hizkuntza Politika Saila) 2017-02-08 (Noiz kontsultatua: 2022-11-21).
  2. «Lur Hiztegi Entziklopedikoa - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-06).
  3. «Lur Hiztegi Entziklopedikoa - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-06).
  4. Gazteen entziklopedia. Eusenor LG 1993 ISBN 84-604-5166-6. PMC 863196369. (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
  5. Hiztegi entziklopedikoa. Elhuyar Kultur Elkartea 1993 ISBN 84-87114-89-X. PMC 434073059. (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
  6. Irazabalbeitia, Iñaki. (1992). «Hiztegi entziklopedikoa» www.jakin.eus (Jakin.eus) (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
  7. «Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Lur Entziklopedikoa sarean daude» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-14).
  8. a b Bizientzia. (2010-07-19). «biZIentzia 1-2: Elhuyarren Hiztegi Entziklopedikoa on line» biZIentzia 1-2 (Noiz kontsultatua: 2022-11-14).
  9. «Entziklopediak. Hiztegia.net» www.hiztegia.net (ARTEZ) (Noiz kontsultatua: 2022-11-14).
  10. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]