Elhuyar Fundazioa

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Elhuyar Fundazioa
Datuak
Motaargitaletxea, fundazioa eta ikertaldea
HerrialdeaEspainia
Erabilitako hizkuntzaeuskara
Agintea
Legezko formaelkartea
Historia
Sorrera1972
webgune ofiziala

Elhuyar Fundazioa zientzia eta teknologia gizarteratzen eta euskararen garapena bultzatzen diharduen elkarte bat da, 1972an jaioa. Kultura elkarte gisa egin zituen lehen urratsak, Elhuyar Kultur Elkartea izenarekin, eta 2002an fundazio bihurtu zen.[1] Donostiako Goi Mailako Ingeniaritza Eskolan ibiliak ziren eta zebiltzan euskaltzale batzuek sortu zuten, beren gaiak euskaraz landu nahi zituztelako. Izena, berriz, Elhuyar anaien omenez jarri zioten elkarteari.[2]

Irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta diru iturri hauek ditu: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkinak.[1]

Elhuyar Hiztegiaren 4. argitalpenaren aurkepena 2013an

Elhuyar taldearen barruan, fundazioa ez ezik, bi sozietate mugatu ere badira:[3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elhuyar taldea 1974an.(Jose Ramon Etxebarria, Euskara Batuaren helduaroa Jardunaldiaren barruan (Jose Ramon Etxebarria, Gasteiz, 2018-06-21).

Elhuyar Taldea 1972an sortu zen. Nafarroako Unibertsitatearen Donostiako Goi Mailako Ingeniari Eskolaren EKTan ibilitako ikasle batzuek euskara zientzia eta teknikarako egokitzeko asmoz Elhuyar Taldea sortu zuten. Izena Elhuyar anaiak omendu nahian jarri zioten taldeari, anaia biek 1783. urtean Bergarako egonaldian Wolfram elementu kimikoa bereizi zutelako.

Elhuyar taldearen abiapuntuko kide horiek Luis Mari Bandres, Juanjo Gabiña, Jesus Mari Goñi, Andoni Sagarna eta Mikel Zalbide izan ziren. Zientziarako erabilgarri izango zen euskara-eredua eta terminologia lantzen zuten, hots, prosa eta lexiko zientifikoa.

Garai horretan euskarazko irakaskuntza orokorreko irakas materialaren falta handia zegoen. Langintza horretan abiatzeko bidea Elhuyar taldeak lankidetzan zabaldu zuen Hiazinto Fernandorena eta Jose Ramon Etxebarriarekin. Talde-lanean idatzi zuten Haizeak, euria eta klima izeneko liburua, irakaskuntza orokorreko prestaturiko lehenengo irakasmaterialetako bat. Egileen artean hauek zeuden, besteak beste, hauek: Luis Mari Bandres, Iñaki Azkune, Andoni Sagarna, Pedro Miguel Etxenike, eta Mikel Zalbide.[5]

Kideek larunbateko mintegietarako prestatzen zituzten lanak zabaltzeko, zein beraien artean adostutakoaren probaleku gisa, Elhuyar aldizkaria sortu zuten. Aldizkariaren lehen alea 1974ko irailean kaleratu zen, RSBAPen legezko babesari esker, eta RSBAPen babesa izan zuen, harik eta Elhuyar taldeak 1981. urtean kultur elkartearen estatutuak onartu zituen arte.[6]

Elhuyar Fundazioaren Patronatuko kideen eskema

Elhuyar Fundazioaren produktu nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza Teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • elia.eus itzultzaile automatiko neuronalaren webgunearen pantaila-argazkia, euskaratik gaztelaniara berriako albiste bat itzultzen.
    Elia.eus itzultzaile automatiko neuronala (hasieran itzultzailea.eus), bost hizkuntza lantzen dituena (ingelesa, frantsesa, espainiera, galegoa, eta katalana)[7]
  • Elhuyar hiztegiak kontsultatzeko web-aplikazioa
    Hiztegiak:
    • Elhuyar hiztegia. Euskara-gaztelania / Castellano-vasco[8]
    • Elhuyar Ikaslearen Hiztegia
    • Dictionnaire Elhuyar hiztegia Euskara-frantsesa / Français-basque
    • Elhuyar dictionary hiztegia. Euskara-ingelesa / English-Basque
    • Euskara-errusiera / Errusiera-euskara hiztegia Баскскo - Русский / Русскo - Баскский Словарь
    • Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa
  • Elebila: Euskarazko bilatzailea Internet-en, emaitzak euskarara mugatzea ahalbidetzen duen bakarra. Elebila euskarazko lehen Internet bilatzailea izan zen. Interneteko bilatzaile ezagunenen funtzioak eskaintzen ditu baina kalitatezko euskarazko emaitzak lortzeko bermearekin. Euskarak oso deklinabide aberatsa duenez, bilatzaile arruntek ematen dituzten emaitzak ez dira inoiz osoak. Horretarako alde batetik euskarak Interneten duen garrantzia erlatibo txikia eta bestetik atzizkien erabilera zabala. Bestalde hitz teknikoak ("anorexia", "web"...) edo izen bereziak ("Newton", "Paris") bilatuz gero (euskaraz idatzitako dokumentuak inoiz ez dira lehen emaitzen artean agertzen.[13][14]
  • Okzitanieraren hizketa-sorkuntza[15]

Elhuyarren ere, Antton Gurrutxagak zuzendutako beste bi proiektu hauetan ere parte hartu zuen garatzaile gisa:

Zientzia dibulgazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elhuyar Fundazioa eta Wikipedia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elhuyar Fundazioak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak emandako laguntzak baliatuz, euskal wikipediaren edukia aberasteko bi proiektutan parte hartu zuen, 2011. eta 2012. urteetan:

2011: Lur hiztegien edukiarekin Wikipedia aberastea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ean, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak erabaki zuen Lur hiztegi entziklopedikoaren eta Lur entziklopedia tematikoaren edukiarekin euskarazko Wikipedia aberastea, Jaurlaritzarenak baitira hiztegi horien jabetza eskubideak.[18] Lehiaketa publikora atera zuen lan hori 2011. urtean, eta uztailean argitaratu zen Elhuyar Fundazioak irabazi zuela eduki horrekin euskal wikipediako 11.000 artikulu sortu edo osatzeko kontratua. Lehiaketa publiko horren bidez, Jaurlaritzaren helburua hau zen:

« Euskarazko eduki entziklopediko berriak sortzeko, jadanik existitzen diren eduki entziklopedikoak egokitzeko eta eduki guzti horiek euskarazko wikipedian sartzeko behar den aholkularitza eta laguntza teknikoa kontratatzea. »

Halaxe, zenbait wikilarirekin batera Elhuyar Fundazioak egindako lanari esker, 11.015 sarrera landu ziren, helburua baino 15 sarrera gehiago. Sarrera horietatik, % 80 (8.785 sarrera) berriak ziren, hau da, lehendik euskal Wikipedian ez zeudenak, eta % 20 (2.230 sarrera) lehendik Wikipedia honetan sarrera ziren (xehetasun gehiago, Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko Lantegiaren orrian).

2012: euskal Wikipedia aberasteko proiektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko urtean bezala, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskal wikipediako edukia aberasteko beste proiektu bat abiatu zuen, eta Elhuyar Fundazioak bideratu zuen lana. Orduko hartan, ordea, 2011. urtean baino askoz murritzagoa zen diru kopurua, eta proiektuaren helburua 1.000 artikulu edukiz hornitzea zen. Irailean, lehenengo urrats gisa, 278 artikulutan txertatu zen edukiren bat; eta abenduaren 15ean bukatu zuten gainerakoak osatzen, guztira 1.001 artikulu edukiz aberastuta (Sailburuordetzak kontratuz eskatu zuena baino bat gehiago). Proiektu haren barruan landutako artikuluak kategoria honetan sartuta daude.

Sariak eta aitormenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elhuyar Fundazioak, zientziaren dibulgazioan eta hizkuntza normalizazioan egiten duen lana dela eta, hainbat sari jaso ditu. Hona hemen azken urteotan jasotakoak:[19]

  • 2020: STEAM Euskadi saria, Elhuyar Zientzia Azokarengatik, STEAM alorrean hezkuntzako ekimenik berritzaileenaren kategorian.[20]
  • 2009: Euroscience Media Awards sarietan, Johnson & Johnson popular science TV Award saria, Teknopolis telebista saioari, zientzia dibulgazioaren Europako telebista saiorik hoberena izateagatik.
  • 2006: El Correo Digital saria, Zientzia.net webguneari, aisialdi eta zerbitzu web onena izateagatik.
  • 2006: Tecnaliaren III. Kazetaritza Sarirako accesita, Teknopolis telebista saioari.
  • 2006: Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza Sailaren saria, Teknopolis telebista saioari.
  • 2005eko eta 2006ko Rikardo Arregi Kazetaritza Saria: izendapen berezia, Elhuyar zientzia eta teknika aldizkariak plazaratutako «Erraustegiak sutan» dossierrari; eta 2006an, Elhuyarko kazetari taldeari.
  • 2002: Robotiker saria, Teknopolis telebista saioari.
  • 2002: Sareko Argia saria, Zientzia.net webguneari.
  • 2002: Toribio Echevarria saria, Elekari.
  • 2003, 2002, 2001, 2000, 1999, 1998, 1993 eta 1991: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Migel Altzo saria.
  • 1998, 1997 eta 1989: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Isaac López-Mendizabal saria.
  • 1994: Prentsako Argia Saria, Elhuyar zientzia eta teknika aldizkariari.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Nor gara: Elhuyar Fundazioa»[Betiko hautsitako esteka], Elhuyar Fundazioaren webgunean.
  2. Inaki Irazabalbeitia: «Elhuyar taldea: izena eta izana»[Betiko hautsitako esteka], 1997-11-01.
  3. «Nor gara»[Betiko hautsitako esteka], Elhuyar Fundazioaren webgunean.
  4. Elekaren webguneko orri nagusia.
  5. «Euskarazko irakasmaterialaren idazkuntzaren garapena. Amaitu gabeko historia kolektiboaren atal baten bertsio pertsonala. (Jose Ramon Etxebarriaren hitzaldia) — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
  6. Artetxe Sanchez, Karmele. (2011). Euskara unibertsitatera bidean : eragileak eta proiektuak (1939-1990). Udako Euskal Unibertsitatea, 209 or. ISBN 978-84-8438-374-1. PMC 907050485. (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
  7. «Itzultzailea» Itzultzailea (Noiz kontsultatua: 2020-01-28).
  8. «Elhuyar hiztegiak. Kontsulta on-line» hiztegiak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-02).
  9. «Sarean 96. Irratsaioa. "Aditu.eus", Igor Leturia Elhuyar fundaziotik» Sarean .eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-21).
  10. «Audio eta bideoak transkribatu eta azpititulatzeko plataforma aurkeztu du Elhuyarrek» EITB Euskal Irrati Telebista 2020-03-12 (Noiz kontsultatua: 2021-08-21).
  11. Aztiria Urtaran, Josu; Aiestaran, Saroi Jauregi; Azkarate, Igor Leturia. (2020). «Elhuyarren "Aditu" hizketa-ezagutzailea, beste aurrerapauso bat euskararen garapen digitalean» SENEZ (51): 259–266. ISSN 1132-2152. (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  12. NAIZ. (2020-11-28). «Hiru euskal garatzailek euskarazko bozgorailu adimendunaren proiektua martxan ipini dute» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-08-21).
  13. «Elebila» elebila.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-06).
  14. (Ingelesez) Leturia, Igor; Gurrutxaga, Antton; Areta, Nerea; Alegria, Iñaki; Ezeiza, Aitzol. (2013-06-01). «Morphological query expansion and language-filtering words for improving Basque web retrieval» Language Resources and Evaluation 47 (2): 425–448. doi:10.1007/s10579-012-9208-x. ISSN 1574-0218. (Noiz kontsultatua: 2021-09-07).
  15. (Ingelesez) Corral, Ander; Leturia, Igor; Séguier, Aure; Barret, Michäel; Dazéas, Benaset; Mareüil, Philippe Boula de; Quint, Nicolas. (2020-05). Neural Text-to-Speech Synthesis for an Under-Resourced Language in a Diglossic Environment: the Case of Gascon Occitan. , 53–60 or. (Noiz kontsultatua: 2021-08-21).
  16. (Ingelesez) Areta, Nerea; Gurrutxaga, Antton; Leturia, Igor; Polin, Ziortza; Saiz, Rafa; Alegría, Iñaki; Artola, Xabier; Ilarraza, Arantza Díaz de et al.. (2006-05). Structure, Annotation and Tools in the Basque ZT Corpus. (Noiz kontsultatua: 2021-08-21).
  17. Kultura Zientifikoko Katedra. (2018). Zientzialari (94) Igor Leturia: “Azken urteotan lan handia egin da euskal corpusgintzaren arloan”. (Noiz kontsultatua: 2021-08-21).
  18. «La edición en euskera de Wikipedia incorpora 11.000 nuevas entradas» Deia 2011/12/29.
  19. «Sariak eta aitormenak»[Betiko hautsitako esteka], Elhuyar Fundazioaren webgunean.
  20. Elhuyar. (2020). «Elhuyar Zientzia Azokak STEAM Euskadi saria irabazi du, STEAM hezkuntzako ekimenik berritzaileenaren kategorian» Elhuyar (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]