Vologeso VI.a: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Vologeso VI.a''' Partiakoa (pertsieraz بلاش ششم Balash) Partiar Inperioko gobernari bat izan zen 208 eta 228 artean. Vologeso VI.a bere aita [[Vologes...
(Ez dago alderik)

06:20, 12 iraila 2012ko berrikusketa

Vologeso VI.a Partiakoa (pertsieraz بلاش ششم Balash) Partiar Inperioko gobernari bat izan zen 208 eta 228 artean.

Vologeso VI.a bere aita Vologeso V.aren (191-208) oinordekoa izan zen Partiar Inperioko tronuan. Tronuratu ondoren, bere anaia Artaban IV.a (213-224) bere aurka matxinatu zen, Inperioaren zati gehiena bereganatuz. Hala eta guztiz ere, Vologeso VI.ak Babiloniaren zati baten kontrola mantendu zuen.

Partiar Inperioan borroka dinastiko hauek gertatzen zire bitartean, sasaniar inperioaren sortzailea izan zen Ardashir I.ak Artaban IV.a garaitu eta hil zuen 226an, Partiako ekialdeko probintziak konkistatuz. Hurrengo urteetan, Ardashirrek are gehiago hedatu zuen bere inperio berria, Vologeso VI.a 228 inguruan garaitu edo tronutik kenduz.


Aurrekoa
Vologeso V.a
Partiako Shahanshah
208-228
Ondorengoa
Ardashir I.a

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vologeso VI.a Aldatu lotura Wikidatan