Edukira joan

Artaban IV.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artaban IV.a

Bizitza
JaiotzaParthia Satrapy (en) Itzuli, II. mendea
HeriotzaParthia Satrapy (en) Itzuli, 224 (egutegi gregorianoa) ( urte)
Familia
AitaVologeso V.a
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaPartiako arsaziar dinastia
Jarduerak
Jarduerakmonarka

Artaban IV.a (pehlevieraz: 𐭓𐭕𐭐𐭍‎; ?-224) Partiar Inperioko arsazidar dinastiako azken erregea izan zen, Pertsian ohikoa zen bezala, xahanxah bezala titulatua.

Vologeso V.aren semea zen, honen oinordeko izan zelarik Partiako tronuan 213an bere anaia Vologeso VI.aren aurka borrokatu ondoren. Bere ama, Kujisuni izenekoa, Kaukasoko Iberiako printzesa bat zen.

Erromatar Inperioari aurre egin zion, Karakala eta Makrino enperadoreen tropen aurka garaipena lortuz. Baina, 224an, egungo Iran den Fars probintziako gobernadorea zen Ardaxir I.a partiar boterearen aurka matxinatu zen, eta Hormizdaghango guduan garaitu zuen, lurralde hartan laurehun urte baino gehiagoz erreinatu zuen Inperioari amaiera emanez eta Sasandar Inperioa sortuz. Artavasdes izeneko usurpatzaile bat partiarren erregealdia jarraitzen saiatu zen, baina, handik urte bete ingurura hil zen.

Tradizioak dioenez, Ziyanak izeneko bere alaba bat Ardaxir I.arekin ezkondu zen, sasandar dinastia berria legitimatuz.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]