Kosroes I.a: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikulua euskarazko wikipedia aberasteko Elhuyar Fundazioak aurrera eramango duen HPSren proiektuaren barruan aldatuko den abisua jartzea
 
Euskarazko wikipedia aberasteko HPSren proiektuaren barruan Elhuyar Fundazioak egindako aldaketa.
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:ChosroesHuntingScene.JPG|right|thumb|350px|Koshro I.aren ehiza-eszena bat domina batean]]
{{ elhuyarlanean }}

'''Khosro I.a''', batzuetan '''Chosroes I.a''' ere deitua, [[Kavadh I.a]]ren seme eta ondorengoa, [[Persia]]ko hogeigarren sasandar enperadorea izan zen 531-579 bitartean. Haren ondorengoa [[Hormizd IV.a]] izan zen, haren semea.

== Erreformazalea ==

Sasandar enperadorerik entzutetsuena izan zen. Administrazioa eta burokrazia eraberritu zituen. Erregearen aginpidearen deszentralizazioa eragotzi, eta, jaun feudalen ordez, behe-mailako noblezia indartu zuen. Zerga-sistema arrazional bat ezarri zuen, labore-lurren ikuskaritzetan oinarritua, eta inperioaren diru-sarrerak handitzearren lan egin zuen. Armadarik dagokionez, jaun feudalen armadetan bermatu beharrean, gobernu zentralak zuzenean ordaindutako eta hornitutako armada berri bat sortu zuen.

== Militarra ==

Inperioaren mugetako etsaiei eraso zien: [[Kaukaso]]ko herriei, [[Bizantzio]]ri, [[Asia]] Zentraleko herriei eta arabiarrei. 540an, [[Mediterraneoa|Mediterraneo]] itsasoraino iritsi zen, eta [[Antiokia]] konkistatu zuen; hango jakintsu asko [[Ktesifonte]]ra eraman zituen. 555ean Bizantziorekin bake-hitzarmena sinatu zuen, eta 562an bakea: bake horren ordainez, [[Justiniano]] Bizantzioko enperadoreak zergak ordaindu behar zizkion, eta Khosro I.ak erlijio-askatasuna eman zien bere mendeko lurraldeetako kristauei. [[Arabia]]ko hegoaldean eta [[Yemen]]en ere parte hartu zuen, eta base bat ezarri zuen Ekialdearekiko itsas merkataritza kontrolatzeko.

== Eraikitzailea eta kulturaren babeslea ==

Kulturaren bultzatzaile izan zen; 529an [[Atenasko Akademia]] itxi zenean, hango jakintsu askok Ktesinfonten aurkitu zuten babesa; era horretara, [[Grezia]]ko jakintza tradizioarekin lotu zen. [[Sanskrito]]zko liburuak erosi eta persierara itzultzeko ahaleginak bultzatu zituen.
Inerioaren hiriburua edertu zuen, auzo berriak eta eraikin berriak eraikiarazi, kanalak berreraiki eta gerretan hondatutako nekazaritza-egiturak berrezarri zituen. Gotorlekuak ere eraikiarazi zituen.
[[Zoroastrismo]]a inperioko erlijio ofizialtzat ezarri zuen, baina ez zituen zapaldu gainerako erlijioetako jarraitzaileak.

[[Category:Persiarrak]]
[[Category:Irango historia]]
== Erreferentziak ==
{{ elhuyar | data=2012/10/4}}

14:51, 4 urria 2012ko berrikusketa

Koshro I.aren ehiza-eszena bat domina batean

Khosro I.a, batzuetan Chosroes I.a ere deitua, Kavadh I.aren seme eta ondorengoa, Persiako hogeigarren sasandar enperadorea izan zen 531-579 bitartean. Haren ondorengoa Hormizd IV.a izan zen, haren semea.

Erreformazalea

Sasandar enperadorerik entzutetsuena izan zen. Administrazioa eta burokrazia eraberritu zituen. Erregearen aginpidearen deszentralizazioa eragotzi, eta, jaun feudalen ordez, behe-mailako noblezia indartu zuen. Zerga-sistema arrazional bat ezarri zuen, labore-lurren ikuskaritzetan oinarritua, eta inperioaren diru-sarrerak handitzearren lan egin zuen. Armadarik dagokionez, jaun feudalen armadetan bermatu beharrean, gobernu zentralak zuzenean ordaindutako eta hornitutako armada berri bat sortu zuen.

Militarra

Inperioaren mugetako etsaiei eraso zien: Kaukasoko herriei, Bizantziori, Asia Zentraleko herriei eta arabiarrei. 540an, Mediterraneo itsasoraino iritsi zen, eta Antiokia konkistatu zuen; hango jakintsu asko Ktesifontera eraman zituen. 555ean Bizantziorekin bake-hitzarmena sinatu zuen, eta 562an bakea: bake horren ordainez, Justiniano Bizantzioko enperadoreak zergak ordaindu behar zizkion, eta Khosro I.ak erlijio-askatasuna eman zien bere mendeko lurraldeetako kristauei. Arabiako hegoaldean eta Yemenen ere parte hartu zuen, eta base bat ezarri zuen Ekialdearekiko itsas merkataritza kontrolatzeko.

Eraikitzailea eta kulturaren babeslea

Kulturaren bultzatzaile izan zen; 529an Atenasko Akademia itxi zenean, hango jakintsu askok Ktesinfonten aurkitu zuten babesa; era horretara, Greziako jakintza tradizioarekin lotu zen. Sanskritozko liburuak erosi eta persierara itzultzeko ahaleginak bultzatu zituen. Inerioaren hiriburua edertu zuen, auzo berriak eta eraikin berriak eraikiarazi, kanalak berreraiki eta gerretan hondatutako nekazaritza-egiturak berrezarri zituen. Gotorlekuak ere eraikiarazi zituen. Zoroastrismoa inperioko erlijio ofizialtzat ezarri zuen, baina ez zituen zapaldu gainerako erlijioetako jarraitzaileak.

Erreferentziak

Txantiloi:Elhuyar