Irredentismo: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: '''Irredentismo''' terminoak bi zentzu ditu, osagarriak izan daitezkeenak: * Nazio edo estatu baten lurraldea ondoko herrialde baten lurraldeekin handitu nahi denean, lurra... |
|||
11. lerroa: | 11. lerroa: | ||
===Estatuen aldarrikapen irredentistak=== |
===Estatuen aldarrikapen irredentistak=== |
||
[[Irudi:Somali land 2007 01 12.png|thumb|right|"Somalia Handia" delakoa. Gorriz, gaur egungo mugak]] |
|||
* [[Argentina]]ren [[Malvinak|Malvina uharteen]] aldarrikapena |
* [[Argentina]]ren [[Malvinak|Malvina uharteen]] aldarrikapena |
||
* [[Lehenengo Mundu Gerra]]n, [[Alemania]]k [[Alsazia]] eta [[Lorena]] aldarrikatu zituen, beste lurralde batzuen artean |
* [[Lehenengo Mundu Gerra]]n, [[Alemania]]k [[Alsazia]] eta [[Lorena]] aldarrikatu zituen, beste lurralde batzuen artean |
19:16, 26 urtarrila 2007ko berrikusketa
Irredentismo terminoak bi zentzu ditu, osagarriak izan daitezkeenak:
- Nazio edo estatu baten lurraldea ondoko herrialde baten lurraldeekin handitu nahi denean, lurralde horiek nazio beraren parte jotzen direlako.
- Lurralde bat, bere jatorri nazionala dela eta, berea ez den estatu batekin bat egin nahi duenean. Kasu hauetan "jatorrizko aberrira" itzuli nahi dela esan ohi da, eta mota honetako mugimenduak nazionalista bezala definitu ohi dira.
Hitz hau jatorri italiarrekoa da, estatu honen aldetik Austria-Hungariako Inperioren esku zeuden lurralde italiarrak izendatzeko Italia irredenta erabiltzen hasi baitziren.
Irredentismoari lotutako aferak
Irredentismoarekin lotutako gatazka nagusietaz hitz egiterakoan ondoko hauek aipatu ohi dira. Batzuk estatuen aldetiko zabalpen aldarrikapenak dira; beste batzuk, aldiz, mugimendu nazionalisten proiektuak. Askotan, biak nahasi izan dira historian zehar.
Estatuen aldarrikapen irredentistak
- Argentinaren Malvina uharteen aldarrikapena
- Lehenengo Mundu Gerran, Alemaniak Alsazia eta Lorena aldarrikatu zituen, beste lurralde batzuen artean
- Sionismoak Palestina historikoko lurraldeak aldarrikatzen ditu Israelgo estatuarentzat
- Serbiaren aldarrikapenak Bosnia-Herzegovina eta Kroaziako hainbat lurraldeetan
- Indiaren Akhand Bharat delakoaren aldarrikapena, Afganistan, Pakistan, Nepal, Bhutan, Sri Lanka eta Bangladesh Indiako zati gisa aldarrikatuz
- Pakistanen aldetik Kaxmir indiarraren aldarrikapena
- Finlandiaren aldarrikapenak egun Errusiarenak diren hainbat lurraldeetan (Ekialdeko Karelia)
- Portugalen aldetik Olivenza edo Olivença (Extremadura) herriaren aldarrikapena Espainiari
- "Somalia Handia"-ren aldarrikapena Somalian
Bestelako aldarrikapen irredentistak
- Italiako Trentino-Adige Garaia eskualdeko alde alemaniar hiztunetan (Südtirol) Austriarekin bt egiteko egindako ahaleginak
- Galiziako nazionalismoaren sektore batzuetan Portugalekin bat egiteko eginiko aldarrikapenak, gaur egun guztiz minoritarioak
- Ipar Irlandako sektore nazionalisten nahia Eirerekin bat egiteko