Anastasio I.a: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.3) (Bot: Modificando it:Anastasio I di Bisanzio por it:Anastasio I Dicoro
t r2.7.3) (robota Erantsia: af:Anastasius I van Bisantium
53. lerroa: 53. lerroa:
[[Kategoria:518ko heriotzak]]
[[Kategoria:518ko heriotzak]]


[[af:Anastasius I van Bisantium]]
[[als:Anastasios I.]]
[[als:Anastasios I.]]
[[an:Anastasio I Isaurico]]
[[an:Anastasio I Isaurico]]

22:58, 13 urtarrila 2013ko berrikusketa

Anastasio I.aren irudia txanpon batean.

Flabius Anastasius edo Anastasio I.a (k.o. 430 - 518. urteko uztailak 9) Bizantziar Inperioko agintaria 491. urteko apirilak 11tik 518. urtean karguan hil zen arte.

430. urte inguruan Dyrrachiumen jaioa (gaur egungo Dürresen Albanian). Zenon I.a agintaria hilo zenean bere goardiako ofizial zen (sillentiarius) eta Ariadna enperatrizak bere senarraren oinordeko izendatu zuen. Agintari bihuru eta handik hilabete eskasera Ariadna eta Anastasio elkarrekin ezkondu ziren, ez zuten elkarren artean semerik izan. Agintari izendatu zutenean hirurogei urte baino gehiago zuen iada Anastasiok. Kolore ezberdineko begininiak zituenez Dikorus ezizena ezarri zioten ("bi begi nini" esan nahi du).


Lehen urteak, politika ekonomikoa

Anastasio edo agian Justiniano I.a triunfoa ospatzen erakusten duen marfilezko VI. mendeko erliebe bizantziarra; Nike musak koroatzen duen artean Ama Lurrak hankak garbitzen dizkio

Anastasio I.aren agintearen hasiera nahiko lasaia izan zen, lehen urte erraz horien ostean ordea guda eta eztabaida erlijiosoak etorriko ziren. Gendearen begiona lortu zuen chrysargiron zeritzan zerga ezereztu zuenean eta inperioren kudeaketan buru belarri aritu zen. 498. urtean artisauek ordaintzen zuten collatio lustralis zerga ere ezabatu zuen. Lehen urteetan zenbait zerga ezabatu bazuen ere oso zorrotza izan zen ekonomi arlotan eta zorroztasun horrek azkenean xuhur fama eman zioten baita gendearen haserrea. Bere politika ekonomikoaren zorroztasunari esker 320.000 libera urre bildu ahal izan zituen (105 tona inguru) inperioaren diru kutxan. Bere xuhurtziaren eredu Konstantinopolisen gaueko oturantza eta animalia basatien arteko borrokak antolatzeko debekua dugu.

Inperioaren babesa

Konstantinopolis babesteko Propontidetik Itsaso beltzerainoko harresi bat eraiki zezatela agindu zuen, harresi honi Anastasioren harresi izena egotzi zitzaion. Konstantinopolisen fortifikazioaz gain Danubioko limesa babesteko bertako gotorlekuak berritu eta hobetu zituen. Gotorlekuen bidezko defentsa taktika hau ez zen soilik mendebaldeko mugetan gauzatu, besteak beste persiarren kontrako gudaren ostean Darasen gotorleku bat eraiki zezatela agindu zuen hala persiarrak bigilatzeko.

Guda nagusiak

Bere agintean bi gatazka nagusi izan zituen Anastasiok, bata gerrate zibila izan zen Zenon agintariaren anaiaren kontrakoa, bestea ohizko etsaien aurkakoa, hau da pertsiarren kontrakoa. Bi guda hauez gain bulgariar eta eslabiarrek inkurtsio ugari burutu zituzten balkanetan aurrerantzean arruntak izango zirenak. Ostrogodoei dagokienean azkenean 497. urtean Anastasiok Teodoriko italiako errege zela ametitu zuen.

Isauriako gerra

492 eta 496. urtean isauriako Asia Txikiko eskualdean aurreko agintari Zenonen anaia zen Longinoren jarraitzailekin gatazka izan zen. Anastasio agintari bihurtu bazen ere Zenon hil zenetik Longinok boterea eskuratu nahian aritu zen, konspirazioen beldur edo agian beldur hutsak eraginda Anastasiok Longino Egiptoko Tebaida hirira herbesteratu zuen harriskutsua izan ez zedin. Exilioak isaurian indartsu ziren Longinoren jarraitzaileak matxinatu zituen eta horrela gerra hasi zen. Longinoren ejertzitu nagusia frigian Kotiaeumgo batailan garaitua izan bazen ere isauriako mendietan erresistentziak 496 edo agian 498 urteetararte iraun zuen.

Persiako gerra

Fitxategi:Ctesiphon, Iraq (2117465493).jpg
Ktesifon, pertsiako garaiko hiriburuaren arrastoak gaur egungo Iranen

Persiarren aurkakoa 502 eta 506 urteen artean izan zen. persiarrek Teodosiopolis eta Amidako hiriak hartu zituzten hasieran. Borroka latzen ostean ordea bizantzioko tropek persiar asko hil zituzten eta Amida berreskuratzea lortu zuten. Gerra luzatzen hasi zen bi arerioak desgastatzen zioazelarik. Azkenean 506. urtean pertsia eta bizantziok bake akordio bat sinatu zuten bata bestearen domeinua errespetatuko zutela zin egin zutelarik. Anastasiok Darasgo gotorlekua eraiki zezatela agindu zuen horrela Nisibis bigilatu nahian.

Erlijioa eta matxinadak

Anastasio bera guztiz monofisista bazen ere bere politika erlijiosoa moderatua izan zen. Zenonek jarraitutako Henotikon printzipioari jarraiki elizarekin adeitsua izan zen eta Eufemio patriarkaren eskaerei amore emanez ortodoxiaren aldeko deklarazio bat sinatu zuen. Hala ere 512an Konstantinopoliseko biztanleriak bultzaturik, batik bat berdeen alderdia zeritzanaren presioarengatik, monofisismoaren alde jo zuen. Joera monofisistek Konstantinopoliseko eta ekialdeko probintzien eskerrona eman bazioten ere inperioko alderdi europarrean ezinegona sortu zuten. Ezinegonaz baliatuz Traziako magister millituma zen Vitalianok matxinada bat sustatu zuen hunoei laguntza eskatu zielarik. 514 urtetik 515. urterarteko errebolta Marino generalak deuseztu zuen matxinatuen armada itsas bataila batean garaitu zuenean.

Oinordekotza eta kondaira

Anastasioren heriotz ostean agintariaren goardiako buruzagi zen Justinok lortu zuen tronua, ziurrenik ez Anastasiok izendatua izateagatik baizik eta leku aproposean egon eta posizio egokia izateagatik. Justinok eta bereziki bere oinordeko Justinianok inperioa bere tamaina handiena lortzeraino zabaldu zuten.

Anastasiok ziurrenik Justino oinordeko autatu ez bazuen ere ondorengo kondaira iritsi da gaurdaino:

Anastasiok ba omen zituen hiru iloba zeinen artean oinordekoa aukeratu nahi zuen. Hiruetako zein autatu jakin ezinik hiruak oturantza handi batera gonbidatu zituen. Bere asmoa bere ilobak jan ostean lotara bidaltzea zen, hortarako hiru ohe prestatu zituelarik. Hiru ohe horietako baten almoada azpian REGNUM (erresuma) hitza idatzirik zuen pergamino bat izkutatu zuen, pergaminoa zuen ohea autatzen zuen ilobak jasoko zuen tronua. Hala ere badirudi ilobetako bik familiaz besteko erlazioa zutela, hots maitaleak zirela edo, eta bi hauek ohe berean oheratu ziren hiru ohetako bat, prezeski pergaminoa zuena, hutsik geratu zelarik. Saiakera honek arrakastarik izan ez zuenez Anastasiok urrengo goizean bere logelan sartzen zen lehena oinordeko izendatuko zuela agindu zion bere buruari. Urrengo goizean azkenean Justino izan zen agintariaren logelan sartu zen lehena, Anastasioren goardiako komandantea baitzen, eta horrela bihurtu omen zen Justino agintari.

Kondaira hau ziurrenik Justinoren garaikoa izanen da Justino agintari izateko eskubidea bermatu nahian asmatua.


Aurrekoa
Zenon I.a
Bizantziar agintaria
518 -527
Ondorengoa
Justino I.a

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anastasio I.a