8-13 urtekoentzako bertsioa ikusteko, klikatu hemen.

Italiar penintsula

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Italiar penintsula

Satellite image of Italy in March 2003.jpg


Satelite bidezko argazkia
Geografia
Kokapena Hegoaldeko Europa
Azalera 131.337 km2
Punturik garaiena Corno Grande
Politika
Herrialdea  Italia
Herrialdea  San Marino
Herrialdea  Vatikano Hiria
Gizartea
Biztanleria 26.171.000 bizt.
Dentsitatea 199,27 bizt/km2


Apeninoetako penintsula edo Italiar penintsula[1] Mediterraneo itsasoaren erdialdean kokaturiko penintsula da, Tirreniar eta Adriatiko itsasoen artean. Nahiz eta bere azaleraren gehiena Italia izan, Vaticano Hiria eta San Marino herrialdeak ere barnean ditu.

Penintsulari italieraz Lo Stivale (euskaraz: bota) zioten, botaren itxura baitu. Hiru penintsula txikiek laguntzen dute itxura lortzeko: Calabria, Salento eta Garganokoak.

Iparraldetik hegoaldera 1.000 km baino gehiago izanda, Europako penintsularik luzeenetako bat da. Mendebaldean Liguriar itsasoa eta Tirreniar itsasoa, hegoaldean Itsaso Jonikoa eta ekialdean Itsaso Adriatikoa ditu. Barnean Apeninoak dira bere bizkarrezurra. Iparraldean ordokiak daude eta kontinentearekin lotzeko Alpeek.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-12 .