Txinako Alderdi Komunista: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: ckb:پارتی کۆمۆنیستی چین
22. lerroa: 22. lerroa:
[[bn:চীনের কমিউনিস্ট পার্টি]]
[[bn:চীনের কমিউনিস্ট পার্টি]]
[[ca:Partit Comunista Xinès]]
[[ca:Partit Comunista Xinès]]
[[ckb:پارتی کۆمۆنیستی چین]]
[[ckb:حیزبی کۆمۆنیستی چین]]
[[cs:Komunistická strana Číny]]
[[cs:Komunistická strana Číny]]
[[da:Kinas kommunistiske parti]]
[[da:Kinas kommunistiske parti]]

14:51, 15 otsaila 2013ko berrikusketa

Txinako Alderdi Komunistaren bandera

Txinako Alderdi Komunista (txinera sinplifikatuan: 中国共产党, txinera tradizionalean: 中國共産黨, pinyin hizkuntzan: Zhōngguó Gòngchǎndǎng) 1921ean sortu zen sobietarren laguntzaz. Munduko erakude politikorik handienetarikoa da, 63.000.000 kiderekin. Alderdiak Txinako bizitza publikoko eta politikako alderdi gehienak kontrolatzen ditu, lantokiak eta ikastetxeak barne. Hala ere azkeneko hiru hamarkadetan egondako irekitze politikoak aldierdiaren oinarri ideologikoa aldatu du, Mao Zedongen pentsaera politikoa alde batera utzi eta kapitalismoaren alor batzuk onartu ditu. Alderdiaren gaur egungo pentsaera nazionalista da, puntu autoritario batekin. Alderdia kasu askotan estatuaren aparatu burokratikoan bilakatu da.

Mao Zedongen garaian alderdiak maoismo izenez ezagutu den ideologia zuen. Maoismoaren eta leninismoaren arteko alderik nabarmenena nekazariek egin beharreko paperan zetzan. Lehenengoak uste zuen nekazariak zirela altxatu eta iraultza egin behar zutenak eta bigarrenak hirietako proletargoan baino ez zuen jartzen esperantza. Txinako Alderdi Komunistaren ideologia herrialde askotan hedatu da, batez ere Asia eta Hego Amerikan, non nekazarien papera oso garrantzitsua izan den ezkerreko alderdientzat.

Alderdi Komunistaren buruan Komite Zentrala dago, 300 kidek osatua eta Txinako Alderdi Komunistaren Nazio Kongersuak hautatuak. Kongresu hau 5 urtero burutzen da. Komite Zentraleko 22 kidek politburoa osatzen dute eta hauetatik 9 kidek Politburoko Batzorde Iraunkorra. 9 kide hauek dira Txinako pertsonarik boteretsuenak, honetaz gain estatuko hainbat funtzio ere betetzen dituztelako. Batzorde Iraunkorraren buru Idazkari Orokorra da. Gaur egun ez dago Alderdiaren Presidenterik, Mao Zedongek betetako kargua, 1982an kendu baitzuten.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txinako Alderdi Komunista