Leninismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Vladimr Illich Lenin

Leninismoa bezala ezagutzen da, Lenin boltxebikeak marxismoaren barnean garatutako teoria politiko, ekonomiko eta filosofiko multzoa.

Ideia nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marxismoa, XIX. mendeko kapitalismoaren analisi kritiko sozioekonomikoa da, langile klaseak burgesiaren aurrean daukan egoera hobetzeko estrategia bultzatzen duena. Marxismoaren helburua, kapitalismoa sozialismoagatik ordezkatzea da. Leninismoak, Marxen garaitik aldatu ziren faktore berriak burutzen ditu, langile klasearentzako estrategia konkretuago bat sortuz. Horretarako, Alderdi Komunista bat sortzea proposatzen du, borroka ongi antolatu eta iraultzara iristeko.

Leninen aportazio garrantzitsuenetako bat antolakuntza komunistari dagokion proposamena da. Proletarioen borroka ekonomikoak, ideologia sindikalista-erreformista bat hartzea lortuko luke soilik zion, beraz, kontzientzia marxista-iraultzailea kanpotik sartua izan behar zela ere. Iraultza errazagoa izango litzatekeela borroka zuzentzen duen Alderdi Komunista batekin pentsatzen zuen.

Leninen arabera, alderdiaren helburuak, zentralismo demokratikoaren bidez bakarrik lortu ahalko lirateke. Leninismoak dio, inperialismoa kapitalismoaren fase gorena dela eta honen kontra iraultza-bideekin bakarrik egin daitekeela, azkenean proletarioen diktadura ezarri.

Leninen inperialismoari buruzko teoriaren helburua, Marxen obra hobetzea zen; horretarako Marxek hauteman ez zuen arazo bat aurkitu zuenː sistema-global bihurtzen den kapitalismoa. Teoriaren oinarria, herrialde kapitalistek iraultza saihestu nahi zutela da, sobreprodukzioa eta baliabideen esplotazioaren bitartez. Honek nazio kapitalistei, langileak pozik mantendu eta langile aristokrazia bat sortzea ahalbidetzen zien.

Korronte leninistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leninismo terminoa (batzuetan marxismo-leninismoa ere bai) ideologia askok erabili izan dute bere erro historikoak leninismoan baldin badituzteː trotskismoa, estalinismoa eta maoismoa.

Leninen teoriak eztabaida iturri izan dira beren sorreratik, bai ezkertiar (sozialdemokrata, sozialista, anarkista eta beste marxista batzuentzatː luxemburgista edo kontsejistak)eta eskuindarren artean (liberal edo kontsebadoreen artean).


Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.