Belar-gurdia (John Constable): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2+) (robota Erantsia: bn:দ্যা হে ওয়েইন
t r2.6.5) (robota Erantsia: de:The Hay Wain
27. lerroa: 27. lerroa:


[[bn:দ্যা হে ওয়েইন]]
[[bn:দ্যা হে ওয়েইন]]
[[de:The Hay Wain]]
[[en:The Hay Wain]]
[[en:The Hay Wain]]
[[es:La carreta de heno]]
[[es:La carreta de heno]]

19:09, 6 martxoa 2013ko berrikusketa

Txantiloi:Margolan infotaula Belar gurdia (ingelesez, The Hay Wain) John Constablek 1821ean egindako margolana da.

Egun ospe handiko margolana izan arren, Ingalaterrako Errege Akademian 1821ean estreinako aldiz erakutsi zenean, ezin izan zuen eroslerik topatu. Frantzian harrera beroagoa izan zuen, Théodore Géricaultek goraipatu baitzuen.

Nolakoa

Stour ibaiaren ondoan dagoen errota bat atzean duela, gurdi bat ageri da konposizioaren erdian. Izena gorabehera, gurdi zahar hori hutsik dago. Bi pertsonak daramate, ibaiaren erdian. Atzean, belar soroak daude, argi epelaren azpian.

Nola

Ikusi bezalakoak irudikatzen zituen paisaiak Constablek, xume eta xalo, idealizaziorik egin gabe. Natura haietan, gizakiak, animaliak eta paisaiak harmoniatsu bizi dira. Constableren beste lanetan bezala, zeruaren eta argiaren akabera da goraipatzekoa. Hemengo honetan, Ingalaterrako zeru tipikoa dugu, hodeiez estalia baina atertu berria.

Koadroa hobeki egitearren, Constablek aire zabalean hainbat estudio egin zituen lehenago, margolan hau osatzen duten elementuak banan-banan aztertzeko. Estudio horietan pintzelkada arin-arina da, geroago inpresionistek eginen zuten bezalakoa. Edonola ere, azken bertsiorako, Constablek pintzelkada klasikoa erabili zuen, Arte Ederretako Akademiak agindutako printzipioei jarraituta.