Belar-gurdia (John Constable)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Belar-gurdia (John Constable)
John Constable The Hay Wain.jpg
Jatorria
Sortzailea John Constable
Sorrera-urtea 1821
Jatorrizko izenburua The Hay Wain
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura eta mihisea
Zabalera 185,4 zentimetro
Altuera 130,2 zentimetro
Genero artistikoa paisaia margolaritza
Deskribapena
Kokapena
Lekua National Gallery
Bilduma National Gallery
Inbentarioa NG1207
Historia
Erakusketak Europeana 280
Salon of 1824 Itzuli
kronologia

Sketch for "The Haywain" Itzuli Belar-gurdia (John Constable)

Belar-gurdia[1] (ingelesez: The Hay Wain) John Constablek 1821ean egindako margolana da.

Egun ospe handiko margolana izan arren, Ingalaterrako Errege Akademian 1821ean estreinako aldiz erakutsi zenean, ezin izan zuen eroslerik topatu. Frantzian harrera beroagoa izan zuen, Théodore Géricaultek goraipatu baitzuen.

Nolakoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stour ibaiaren ondoan dagoen errota bat atzean duela, gurdi bat ageri da konposizioaren erdian. Izena gorabehera, gurdi zahar hori hutsik dago. Bi pertsonak daramate, ibaiaren erdian. Atzean, belar soroak daude, argi epelaren azpian.

Nola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikusi bezalakoak irudikatzen zituen paisaiak Constablek, xume eta xalo, idealizaziorik egin gabe. Natura haietan, gizakiak, animaliak eta paisaiak harmoniatsu bizi dira. Constableren beste lanetan bezala, zeruaren eta argiaren akabera da goraipatzekoa. Hemengo honetan, Ingalaterrako zeru tipikoa dugu, hodeiez estalia baina atertu berria.

Koadroa hobeki egitearren, Constablek aire zabalean hainbat estudio egin zituen lehenago, margolan hau osatzen duten elementuak banan-banan aztertzeko. Estudio horietan pintzelkada arin-arina da, geroago inpresionistek eginen zuten bezalakoa. Edonola ere, azken bertsiorako, Constablek pintzelkada klasikoa erabili zuen, Arte Ederretako Akademiak agindutako printzipioei jarraituta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Artea Artikulu hau arteari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.