Suabia (eskualde historikoa): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 44 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q11812551 orrian
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko lotura lekualdatzenaurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q11812551 orrian
21. lerroa: 21. lerroa:
[[Kategoria:Alemaniaren banaketa administratiboa]]
[[Kategoria:Alemaniaren banaketa administratiboa]]
[[Kategoria:Alemaniako historia]]
[[Kategoria:Alemaniako historia]]

[[scn:Svevia]]
[[sh:Švapska]]
[[sk:Švábsko]]

03:09, 27 abuztua 2013ko berrikusketa

Antzinako Suabia gaur egungo Alemaniaren mapa batean: urdinez, Baden-Württemberg, horren ekialdeko erdia gutxi gora-behera antzinako Suabiaren atala zen; arrosaz, Bavariako Suabia barrutia.

Suabia (alemanez Schwaben edo Schwabenland), gaur egun, Baden-Wurtemberg eta Bavaria estatu alemaniarren artean banatuta dagoen eskualde historiko bat da. Gaur egun, Suabia, Bavariako estatu libreko eskualde administratibo bat ere bada, hiriburu bezala, Augsburg duena.

1572ko mapa.

Historia

Antzina zeltak, suebiarrak, alamanak eta frankoak bizi izan ziren Suabian. IX. mendean dukerri bihurtu zen eta Erdi Aroko Alemaniako bost dukerri handietakoa izan zen. 1079tik 1268ra Hohenstaufendarren mendean izan zen, harik eta familia hura desagertu zenean dukerria barruti independenteetan bereizi zen arte.

Erdi Aroan Suabiako ligak eratu ziren, garrantzi handia izan zutenak; hiri handienek aitoren semeen eta dukeen aginpidea murrizteko ligak eratu zituzten, baina Habsburgotarrek noble talde bat eratu zuten eta bi taldeen artean borrokak izan ziren. 1389an ligak antolatzea debekatu zen, baina 1488an Suabiako liga garrantzizkoena, Suabiako Liga Handia sortu zen, salerosketa eta Suabiako barrutien arteko bakea sustatzeko; gudaroste, epaitegi eta konstituzio berezia zuen.

1533an desegin zen katolikoen eta protestanteen arteko tirabiren ondorioz, eta lurraldea bi alderditan banatua gelditu zen; alderdi protestantea, Württembergeko dukea buru zuena, eta katolikoa, Austriaren aliatua. Dukerria 1648ko Westfaliako bakearen ondoren desagertu zen.

Napoleondar gerren ondoren, eskualdearen zati bat, Bavariari emana izan zen 1803an.

Alemania naziak Suabia Berria deitzen zuen Antartikako lurralde baten gaineko subiranotasuna aldarrikatu zuen.

Ikus, gainera

Erreferentziak