Augsburg

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Augsburg
Alemania Alemaniako udalerria
A rathausplatz.jpg
Augsburg wappen.svg
Administrazioa
Herrialdea  Alemania
Estatua  Bavaria
Eskualdea Suabia
Barrutia Augsburg
Udalerria Augsburg
Postakodea 86150, 86199, 86152, 86153, 86154, 86156, 86157, 86159, 86161, 86163, 86165, 86167, 86169, 86179
Udal kodea 09761000
Geografia
Koordenatuak 48° 22′ 18″ N, 10° 53′ 54″ E / 48.371666666667°N,10.898333333333°E / 48.371666666667; 10.898333333333Koordenatuak: 48° 22′ 18″ N, 10° 53′ 54″ E / 48.371666666667°N,10.898333333333°E / 48.371666666667; 10.898333333333
Bavaria A (town).svg
Augsburg hemen kokatua: Alemania
Augsburg
Augsburg
Azalera 146,84 km²
Demografia
Biztanleria 276.542 biztanle
Dentsitatea 1.883,29 bizt/km²
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia 0821
Ordu-eremua UTC+01:00
Webgune ofiziala

Augsburg[1] hegoaldeko Alemanian kokaturik dagoen hiria da. Suabia barruti administratiboko hiriburua eta hiririk handiena da. Augsburg Suabiako hiriburu historikoa da.

Augsburg hego Alemaniako industriagune garrantzitsuenetakoa da: ehungintza, industria mekanikoa (ibilgailuak, doitasun ekaiak) eta kimikoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarrek fundatua Augusta Vindelicorum izenarekin (Vindelici leinua bizi baitzen bertan), Augsburg Retia probintzia erromatarreko hiriburu bihurtu zen. Hiru alditan suntsitua izan zen eta hiruetan indartsuago bilakatu zen. Lehenengo aldian Hunoek V mendean, ondoren Karlomagnok VIII mendean eta azkenik Guelfoek X mendean.

Augsburgeko merkatu plaza 1550an

Augsburg Hiri Inperial Askea bihurtu zen 1276an eta bere apezpiku propia ere lortu zuen. XV. mendetik aurrera banka eta merkatugune guztiz garrantzitsua bihurtu zen Fugger eta Welser familiei esker. Erreforma garaian, berebiziko garrantzia hartu zuen hiriak (Augsburgoko Aitorpena, 1530, Luteroren jarraitzaileek Karlos V.ari aurkeztu zioten fede aitorpena; Augsburgoko Interima, 1548, Karlos V.ak Trentora bitartean protestante eta katolikoei eskatu zien luzapena [interim, bitartean]; Augsburgoko Bakea, 1555: cuius regio eius religio formularen arabera banatu zen Inperioa Luteroren jarraitzaileen eta katolikoen artean).

Hogeita Hamar Urteko Gerran suediar armada protestanteak hartu zuen hiria 1632an borrokarik gabe. 1634ean tropa katolikoek Augsburg inguratu arren suediarrek ez zuten errenditu nahi izan eta 1634-35 negua gogorra izan zen, hotzez eta izurritez biztanle ugari hil baitziren. Populazioa 70.000 ingurutik 16.000ra jaitsi zen.

Germaniako Erromatar Inperio Santua 1806. urtean sakabanatzean, Bavariak bereganatu zuen Augsburg hiria. Bigarren Mundu Gerran britainiarrek eta estatubatuarrek bonbakatu zuten Augsburg 1942ko apirilaren 17an lehenengo eta 1944ko otsailaren 25/26 bigarrenez. Amerikarrek eskuratu zuten hiria 1945ean eta beren okupazio eremuan gelditu zen. Soldadu estatubatuarrak bertan izan dira 1998 arte.

Udaletxea

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eredu gotikoari jarraituz berritu zen katedral erromanikoa (923 -1430)
  • Fugger familiaren hilobiak gordetzen dituen eliza gotikoa (Sankt-Anna)
  • Pizkunde garaiko udaletxea (1620)
  • Perlachturm kanpandorrea (989)
  • Schaezlerpalais jauregi rokokoa
  • Ulrich eta Georg Fugger bankariek behartsuentzat eraiki zuten langile auzoa (Fuggerei, 53 etxe sei karriketan banatuak).
  • Augsburger Puppenkiste, txontxongiloen antzokia.

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Augsburg ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Augsburg Aldatu lotura Wikidatan