Aleksei Leonov: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 43 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q154269 orrian
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Aleksei Leonov lotu du, Wikidataren arabera.
15. lerroa: 15. lerroa:
1991ean erretiratu zen.
1991ean erretiratu zen.


==Kanpo loturak==
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}



* {{en}} [http://spaceflight.nasa.gov/history/shuttle-mir/multimedia/video/v-007.mpg Ontziz-kanpoko ibilaldiaren bideoa]
* {{en}} [http://spaceflight.nasa.gov/history/shuttle-mir/multimedia/video/v-007.mpg Ontziz-kanpoko ibilaldiaren bideoa]

20:00, 5 iraila 2013ko berrikusketa

Alexei Leonov

Alexei Arkhipovitx Leonov (errusieraz:Алексе́й Архи́пович Лео́нов, Listvyanka, Sobietar Batasuna, 1934ko maiatzaren 30a) lehen ontziz-kanpoko ibilaldia egin zuen kosmonauta errusiarra (1965eko martxoaren 18an).

Leonov Sobietar Batasuneko aireko indarretako pilotua zen, eta beste pilotu batzuekin batera hautatua izen zen kosmonauten lehenengo taldea osatzeko 1960an. Kosmonauta sobietar guztiak bezala, Leonov Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako kide izan zen.

Leonoven ontziz-kanpoko ibilaldia "Vostok 11" misioan egitekoa bazen ere, gertaera historikoa "Vosjod 2" misioan jazo zen. Leonovek, 1965eko martxoaren 18an, espazio-ontzi kanpoan 12 minutu eta 9 segundo igaro zituen, 5'35 metroko soka batekin lotua. Ontziz-kanpoko ibilaldiaren amaieran, Leonoven espazio-jantzia puztu egin zen eta ezin zuen berriz sartu ontziko aire-esklusan. Jantziko presioa jaisteko, balbula bat ireki zuen eta horrela kapsulan sartu. Leonovek urte eta erdiz entrenatu zuen misio honetarako.

2011ko urtarriletik aurrera, Leonov Vosjod programan parte hartu zuten bost kosmonautetatik bizirik dagoen bakarra da.

Leonoven bigarren bidaia espaziala lehenengoa bezain esanguratsua izan zen. Apolo-Soyuz misioako sobietarren burua izan zen, Esatu Batuek eta Sobietar Batasunak elkarrekin betetzen zuten lehen misio espazialean.

1976tik 1982ra, Leonov kosmonauta-taldearen komandantea izan zen, eta Yuri Gagarin Kosmonauta-entrenamendu gunearen zuzendaria. Neptuno egunkaria (kosmonautei zuzendutakoa) ere editatu zuen.

1991ean erretiratu zen.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aleksei Leonov Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak