Aleksei Leonov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Aleksei Leonov
Aleksey Leonov ASTP - cropped.jpg
Bizitza
Jaiotza Tisulsky District eta Listvyanka, Irkutsk Oblast1934ko maiatzaren 30a (83 urte)
Herrialdea  Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
Lehen hizkuntza errusiera
Hezkuntza
Heziketa Zhukovsky Air Force Engineering Academy 1968)
Hizkuntzak errusiera
Lanbidea
Lanbidea hegazkinlaria, astronauta, margolaria, idazlea, gerra-pilotua eta artista
Jasotako sariak
Gradua Q18405354
Astronauta
Misioak Voskhod 2 Soyuz 19
Misioen entseina(k) Voskhod 2 Soyuz 19
Denbora espazioan 10.112 minutu
Sinesmenak
Alderdi politikoa Errusia Batua
Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
IMDb nm2690332 eta nm0503085
Alexey Leonov signature.svg

Aleksei Arkhipovitx Leonov (errusieraz: Алексе́й Архи́пович Лео́нов; Listvianka, Sobietar Batasuna, 1934ko maiatzaren 30a) lehen ontziz-kanpoko ibilaldia egin zuen kosmonauta errusiarra (1965eko martxoaren 18an).

Leonov Sobietar Batasuneko aireko indarretako pilotua zen, eta beste pilotu batzuekin batera hautatua izen zen kosmonauten lehenengo taldea osatzeko 1960an. Kosmonauta sobietar guztiak bezala, Leonov Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako kide izan zen.

Leonoven ontziz-kanpoko ibilaldia "Vostok 11" misioan egitekoa bazen ere, gertaera historikoa "Voskhod 2" misioan jazo zen. Leonovek, 1965eko martxoaren 18an, espazio-ontzi kanpoan 12 minutu eta 9 segundo igaro zituen, 5'35 metroko soka batekin lotua. Ontziz-kanpoko ibilaldiaren amaieran, Leonoven espazio-jantzia puztu egin zen eta ezin zuen berriz sartu ontziko aire-esklusan. Jantziko presioa jaisteko, balbula bat ireki zuen eta horrela kapsulan sartu. Leonovek urte eta erdiz entrenatu zuen misio honetarako.

2011ko urtarriletik aurrera, Leonov Voskhod programan parte hartu zuten bost kosmonautetatik bizirik dagoen bakarra da.

Leonoven bigarren bidaia espaziala lehenengoa bezain esanguratsua izan zen. Apollo-Soyuz misioako sobietarren burua izan zen, Estatu Batuek eta Sobietar Batasunak elkarrekin betetzen zuten lehen misio espazialean.

1976tik 1982ra, Leonov kosmonauta-taldearen komandantea izan zen, eta Juri Gagarin Kosmonauta-entrenamendu gunearen zuzendaria. Neptuno egunkaria (kosmonautei zuzendutakoa) ere editatu zuen.

1991ean erretiratu zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aleksei Leonov Aldatu lotura Wikidatan