Ziza ilun-hankahorixka: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Tricholoma portentosum lotu du, Wikidataren arabera.
26. lerroa: 26. lerroa:
== Jangarritasuna ==
== Jangarritasuna ==
Perretxiko jangarria eta oso estimatua da, baina adituak ez direnek basoan ez hartzea aholkatzen da, antzekoak diren beste espezie pozoitsu batzuekin nahas baitaiteke, batez ere ''[[Tricholoma pardinum]]'' pozoitsuarekin.
Perretxiko jangarria eta oso estimatua da, baina adituak ez direnek basoan ez hartzea aholkatzen da, antzekoak diren beste espezie pozoitsu batzuekin nahas baitaiteke, batez ere ''[[Tricholoma pardinum]]'' pozoitsuarekin.

{{commonskat}}


[[Kategoria:Perretxiko jangarriak]]
[[Kategoria:Perretxiko jangarriak]]

11:14, 17 iraila 2013ko berrikusketa

Ziza ilun-hankahorixka
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma portentosum
(Fr.) Quél. (1873)
Mikologia
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Ziza ilun hanka-horixka (Tricholoma portentosum) Agaricales ordenako onddo bat da. Perretxiko jangarri hau koniferoen basoetan hazten da batez ere, Europa osoan eta Ipar Amerikan.

Ezaugarriak

Perretxiko handia ekoizten du, 3-11 cm diametro dituen txapel ganbilekoa eta ertz irregularrekoa. Txapela itsaskorra da hezetasuna dagoenean. Gris iluna edo beltza da, eta marra ilunagoak izan ohi ditu erditik ertzera. Kolorea argitu egiten da pixka bat ertzera hurbiltzean, eta batzuetan ñabardura horixka edo purpurak eduki ditzake. Orri adnatu zuriak ditu, eta hanka zuria, goialdean ñabardura horia duena. Hanka 4-12 cm luze eta 1-3 cm zabal da. Esporak zuriak dira.

Habitata

Udazkenaren amaieran ekoizten du perretxikoa Europa eta Ipar Amerikako koniferoen basoetan. Gehienetan Pinus sylvestris espezieko pinuekin lotuta ageri da, baina batzuetan haritz eta pagoekin ere agertzen da.

Jangarritasuna

Perretxiko jangarria eta oso estimatua da, baina adituak ez direnek basoan ez hartzea aholkatzen da, antzekoak diren beste espezie pozoitsu batzuekin nahas baitaiteke, batez ere Tricholoma pardinum pozoitsuarekin.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ziza ilun-hankahorixka Aldatu lotura Wikidatan