Mikorriza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mikorriza (grezieratik: mycos: onddoa, eta rhizos: sustraia) landare baten sustraiak eta onddoen hifak elkartzen direnean sortzen den elkartea da. Elkarte horretan, bakoitzak behar duen zenbait substantzia trukatzen dute. Mikorriza sinbiosi mota bat da.

Ektomikorrizak sortzen dituen perretxiko bat, esnegorria, Lactarius deliciosus, (Basidiomycota)

Elkarte sinbiotiko honek onurak dakarzkie elkartutakoei: landareak ura eta gatz mineralak eskuragarriak ditu (onddoari esker bere sustraien azalera handitzen baita), eta onddoak landarearen fotosintesiari esker ekoiztutako gluzidoak. Hola, mikorrizak dituzten landareak askoz hobeto hazten dira lurzoru gehienetan mikorrizak ez dituztenak baino [1].

Basoetako zuhaitz gehienek mikorrizak dituzte haien erroetan.

Bi mikorriza mota daude: ektomikorrizak eta endomikorrizak. Ektomikorrizetan, onddo eta landarearen arteko erlazioa sustraiaren kanpoaldean burutzen da, onddoa ez baita sustrai-ehunetan sartzen; endomikorrizetan, aldiz, onddo-mizelioa sustrai-ehunetan sartzen da. Endomikorrizak ohikoagoak dira ektomikorrizak baino.

Basidiomycota generokoak dira mikorrizetan egon ohi diren onddoak, eta baita Ascomycota generoko onddo batzuk ere. Pinudietan dauden perretxiko asko (esnegorria, adibidez) mikorriza baten onddoaren esporokarpoak dira.

Lurralde epeletako basoetan pinuek, pagoek eta haritzek mikorrizak eduki ohi dituzte. Bestalde, landare batzuk (orkideak, kasu) ezin dira mikorrizarik ezean bizi [2]

Azken urteetako ikerketek agerian jarri dute haien sustraietan mikorrizak dituzten arbolek erresistentzia gehiago dute sustrai horiek infektatzen dituzten mikrobio patogenoekiko.


Mikorrizak eratzen dituzten onddoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua:704-705 orr.
  2. Ingraham, J. eta Ingraham, C. Introducción a la Microbiología vol. 2, Ed. Reverté, 709-710 orr.


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikorriza Aldatu lotura Wikidatan