Ziza jangarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Perretxiko jangarri» orritik birbideratua)

Ziza edo onddo jangarriak landatuak edo bilduak izaten diren eta gastronomiarako oso estimatuak diren onddo motak dira. Hala nola, boilurra edo matsutakea. Talde honetako kide diren espezie batzuek zapore oso indartsua dute, adibidez, onddo mingotsak (Tylopilus felleus). Beste batzuek ordea, zapore gozoagoa eta gustagarriagoa dute, adibide gisa ditugu onddobeltza, zizahoria edo gibelurdina.

Ziza basati bat jangarria den erabakitzeko hainbat segurtasun-pausu jarraitu behar dira eta zer perretxikotaz ari garen zehazki jakin. Aipatutakoa da espezie bat jangarria dela ziurtatzeko pausurik edo metodorik fidagarriena: onddoa identifikatzea. Garrantzitsua da jakitea, perretxiko batzuk gehiengoarentzat onuragarriak eta jangarriak diren arren, gutxi batzuentzat kaltegarriak izan daitezkeela, erreakzio alergikoak sor ditzaketelako.

Izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erta Amerikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mexikon gehien landatzen diren espezieen artean ditugu txanpinoi zuriak, kafe kolorekoak eta organikoak (Agaricus), "ziza" deiturikoak (Pleurotus), shiitakea (Lentinula), reishia (Ganoderma), maitakea (Grifola) eta cuitlacochea (Ustilago).

Hego Amerikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argentinan eta Uruguaien gehien kontsumitzen den perretxikoa txanpinoia da, shiitakearekin eta portobelloarekin batera. Ziza jangarri terminoa adierazteko, hongos comestibles hitzak erabiltzen dituzte.

Espainian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainian hainbat izen jasotzen dituzte perretxikoek, lurraldearen arabera modu batean edo bestean erabiltzen da gastronomian. "Ziza jangarri" (Gazteleraz: seta comestible) deitzen diete bertako biztanleek onddo "on" edo jateko egokiei.

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal herrian perretxiko jangarriek ondorengo izenak hartzen dituzte: ziza ona, perretxiko ona, onddo ona, ziza jangarria, etab. Gehien kontsumitzen diren perretxikoen artean daude onddobeltza, gibelurdina, zizahoria, esnegorria eta tripaki argia.

Zizen erabileraren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikofagia (zizak kontsumitzearen ekintza, micok "onddo" esan nahi du eta fagiak "jan"), historiaurrean du jatorria. Adibidez, Txilen ziza jangarrien espezie batzuk aurkitu dira, 13 000 urte baino gehiago dituzten arkeologia-aztarnategietan.

Zizen kontsumoaren lehenengo aztarna fidagarria duela hainbat mendekoa da, Txinan aurkitu zen. Txinatarrek zizak asko estimatzen zituzten, bai hauek osasunean izan ditzaketen eragin onuragarriengatik eta baita gastronomian duten balioarengatik ere. Greziarrek eta erromatarrek ere zizak jaten zituzten, gehienbat goi-klaseko kideek. Bitxikeri gisa, erromatar inperioko buruzagiek eta enperadoreek zizak jan baino lehen hauek probatzeaz arduratzen ziren pertsona batzuk zituzten haien zerbitzura, pozoitsuak ez zirela ziurtatzeko.

Zizak ere erraz mantendu edo kontserbatu daitezke, horregatik erabili izan dira negu gogorretan elikagai gisa.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]