Neurketa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
t Joxemai wikilariak Neurketa orria Neurri izenera aldatu du
(Ez dago alderik)

09:25, 25 iraila 2013ko berrikusketa

Erregelak neurketarako ohiko tresnak dira

Neurketa sistema fisikoen propietate behagarrien estimazio kuantitatiboa da.

Neurketa, patroi hartzen den unitate eta propietatearen arteko konparaziotik eratortzen den ratioaren bidez adierazten da. Hala, esaterako, objektu baten luzeraren neurketa hasiera eta amaierako puntuen arteko tartea eta luzerarako neurtze-unitate estandarren arteko konparaketan datza.

Unitate baten inguruan ezaguera komuna ezarri behar da guztion artean neurketarako erreferente bera erabiltzen dela ziurtatzeko. Unitateen taldekatzeak unitate sistemak eratzen ditu. Neurketak, gehienetan, zenbaki arrunten bidez agertzen dira baina noizbait zenbaki konplexuak erabili beharra dago (inpedantzia elektrikoaren kasuan). Zenbakiarekin batera neurketetan konparazioan erabili den unitatearen laburdura ere jarri beharra dago. Bestalde, neurtzeak errore tarte bat dakarrenez neurketa batzuen adierazpenetan errore-tarteak ere azal daitezke. Neurketaz arduratzen den zientzia metrologia da.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Neurketa Aldatu lotura Wikidatan